Berrikuntza Suspertzeko Programa 2020

Baduzu proiektu berritzailerik zure enpresan?

Gure eskualdean garatzen laguntzen dizugu

Irungo Udalak eta Hondarribiko Udalak, Bidasoaren Bizirik-en bitartez, gure eskualdeko enpresetan berrikuntzarako eta lehiakortasun-hobekuntzarako ekintzak sustatzera bideratutako ekintzak aurrera eramango dituzten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak hautatzeko prozedura helarazi nahi dizuegu.

Nori zuzenduta dago?

Bidasoa Bizirik-ek ondorengo enpresak hautatuko ditu:

•VIAIRUN proiektuaren esparruan identifikatutako espezializazio-sektore eta -eremuetako enpresak (Mugikortasun garbia, Garraioa eta Logistika aurreratua, Retail 4.0 eta/edo Zerbitzu Aurreratuak)

edo, bestela,

•edozein jarduera-sektoretako enpresak, baldin eta eskatzen duten laguntza espezializazio-eremu horiekin lotutako irtenbide berritzaileak ezartzeko bada.

Helburua zuen prozesuak hobetzeko, lehiakorragoak izateko, zuen produktuetako batean berritzeko edo berri bat garatzeko interesa duzuen enpresek hori lortzeko zerbitzu espezializatuak eskuratu ahal izatea.

Berrikuntza-proiektu bat identifikatuta baduzue, hau da zuen aukera martxan jartzen hasteko.

Hornitzaileak (Teknologia Zentroa, Prestakuntza Zentroa, Ingeniaritza Espezializatuak edo Euskal Autonomia Erkidegoko Zientzia eta Teknologia Sareko beste eragile batzuk) ematen duen zerbitzua espezializatuaren kostua Bidasoak finantzatzen du % 100ean, 12.000 € gehienez (BEZa barne).

Gainera, zure proiektuari forma emateko eta hautagaitza prestatzeko S&F Consultants enpresaren laguntza teknikoa izango duzu. Ondorengoak kontaktatu ditzakezu email bidez:

Iñaki Larreina ( i.larreina@97sf.es) eta Ibane Muniategi ( i.muniategi@97sf.es)

Proiektuak aurkezteko epea 2021eko urtarrilaren 12an amaituko da, eta enpresa eskatzaileei urtarrilaren 20a baino lehen programaren ebazpena jakinaraziko zaie. Enpresa onuradunek 2021eko maiatzaren 15era arte izango dute epea aurkeztutako proiektua egiteko.

Berrikuntzari laguntzeko programa hau MUGIKORTASUN GARBIRAKO, GARRAIO ETA LOGISTIKA AURRERATURAKO eta RETAIL 4.0rako HIRI-BARRUTI BERRITZAILE INKLUSIBO ETA ADIMENDUNAREN proiektuaren ekintzetako bat da, VIAIRUN proiektuaren esparruan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak kofinantzatzen du % 60an .

Dokumentuak

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS