I. Mondragon City Challenge

Ekintzailetza Koperatiboko lehenengo Nazioarteko Lehiaketa

Ausarta, sormen handikoa eta ekintzailea baldin bazara, eta 16 eta 24 urte arteko adina baldin baduzu, ez ezazu galdu aukera hau! Har ezazu parte Mondragon City Challenge lehiaketaren lehen edizioan, urrats soil hauei jarraituz:

  1. Osa ezazu bi eta lau kide arteko taldea
  2. Aukeratu gehien motibatzen zaituen erronka:
    • Teknologikoa-Digitala:digitalizazioa, ziber-segurtasuna, etab
    • Sanitarioa-Soziala:pandemia-arriskuak, osasun-sistema, etab
    • Energetikoa-Klimatikoa:mugikortasun jasangarri eta adimentsua, etab
  3. Jakinaraz iezaguzu zein den zure enpresa-proiektu kooperatiboa, webgunean dagoen “aurretiko izen-ematea” atalaren bitartez.

Proiektu finalistek beraien ideia epaimahai profesional baten aurrean defendatzeko eta sari bikainak irabazteko aukera izango dute!

GARRANTZITSUA:Otsailaren 26an amaitzen da aurretiko izen-ematerako epea, eta martxoaren 23an argitaratuko dituzte hurrengo fasera pasatuko diren 20 taldeen izenak. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta itzazu lehiaketaren oinarriak.

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS