Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak

Laguntzaren helburua familia eta lana bateragarri egiten laguntzea da, etxeko langileen sektorean enplegua sortzea eta legeztatzea sustatuz. Eta, zehazki, hiru urtetik beherako seme-alabak etxean zaintzeko pertsona bat kontratatzeagatik sortutako gastuak ordaintzen laguntzea.

Diruz lagundu ahal izango dira pertsonak kontratatzea, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean seme-alaba adingabeak etxean zaintzeko ezarritako Etxeko Langileentzako Sistema Berezian alta emanda daudenak.

Diruz lagundu daitekeen aldiak honako hau hartuko du barne: zaintzailea kontratatzen den seme edo alabaren jaiotza edo adopzioa, harrera – adopzio aurrekoa edo iraunkorra – edo tutoretza eratu ondorengo hamazazpigarren astetik seme edo alabak hiru urte betetzen dituen urteko abuztuaren 31ra arte. (info + )

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS