Nahitaezko itxieragatik kaltetutako negozioentzako aparteko laguntza-neurriak

Uraren eta hondakinen tarifen % 100eko aparteko eta aldi baterako hobaria, SARS-CoV-2 delakoaren ondorioz jarduerak nahitaez itxi behar izateagatik.

Nori zuzendua

Irunen eta Hondarribian beren jarduera ekonomikoak erabat itxi behar izan dituzten guztiei, SARS-CoV-2 gaitzak eragindako infekzioen hedapenari eusteko agintari eskudunek ezarritako establezimendu eta zerbitzuen erabateko itxierak eraginda.

2021. urtean zehar SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko neurri berriak hartzen badira edo indarrean jarraitzen badute eta lokalak, establezimenduak, zerbitzuak edo jarduerak erabat itxi behar izatea badakarte, kaltetuek ordenantza honetan araututako tarifen hobaria eskatu ahal izango dute, betiere itxiera hori erabatekoa eta egiazkoa izan bada.

Aparteko hobariaren gehieneko aldia bi hilabetekoa izango da, eta behin bakarrik eskatzea nahikoa izango da. Fakturak ordaintzeko zailtasunak dituzten abonatuek Txingudiko Zerbitzuakekin harremanetan jarri beharko dute faktura horiek atzeratzeko edo zatikatzeko eskatzeko. (info +)

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS