Enplegua sortzen duten eta berrikuntza eta internazionalizazioan oinarritzen diren enpresa efikaz eta efizienteak sustatzea. Horretarako, gure lurraldeko enpresak atzerrira zabaltzea bultzatuko da, negozioa haztea eta sendotzea, eta nazioarteko merkatuetara hurbiltzea,...

Apirilaren 29an, online formatoan, Krea Bidasoa ekimenaren hamabigarren edizioa ospatuko dugu. Urtean behin egiten den profesionalentzako, enpresentzako eta gure inguruko ekintzaileentzako topaketa bat da eta antolatzailea Bidasoa bizirik da. Hemen ikusi ahal dituzue azken urteak laburtzen dituzten bideoak.

Gobernu Kontseiluak astearte honetan onartu du 250 milioi euroko lehen zatiaren dekretua –500 milioi euroko finantzaketa-lerro berriarena–, enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei likidezia errazteko, eta Elkargi SGRren bidez bideratuko da. Ekimen horrek, gainera, hobetu egiten ditu aurreko finantzaketa-programaren baldintzak (2020ko apirilean eta maiatzean jarri zen abian); izan ere, aldaketak daude maileguen gabealdiari eta amortizazioari dagokienez: oraingo deialdian bi urteko aukerako gabealdia eta sei urteko amortizazioa jasotzea da –lehen urte beteko gabealdia eta lau urteko amortizazioa zegoen–.

Deialdi berri honen funtsezko berrikuntzetako bat da lehen zatian gutxienez 150 milioi euro bermatzen direla 5.000 € eta 25.000 euro bitarteko maileguetarako, analisi arinagoarekin, COVID-19ak eragindako pandemiak gehien zigortutako sektoreetan dauden enpresa txikientzat eta enpresaburu autonomoentzat. Helburua da azkar eta premiaz erantzutea pandemiak gehien kaltetutako kolektiboen zirkulatzailearen likidezia- eta finantzaketa-beharrei.

Krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak Ebazpen honen xedea da urriaren 17ko Aginduan xedatutako laguntzen 2021ko ekitaldiko deialdia egitea; laguntza horiek aurrerakin itzulgarrien eran emango dira (Aginduaren bidez, krisialdiak jotako...

MgEk eta Rodolfo Pereirak emango dute tailerra, Aloklubeko ekintzailea, Euskadiko 1. Gauzen liburutegia sortu duena, Garapen Iraunkorrean eta Ekonomia Zirkularrean oinarritutako tokiko negozioa sustatuz.

Aloklub Economistas Sin FronterasAzken urteotan, Ekonomia Zirkularrari gero eta arreta handiagoa jarri zaio politika- eta enpresa-arloko erreferenteen artean, eta lehentasun bihurtu da Europako zenbait herrialderen eta Europar Batasunaren beraren politiketan.

Aldi berean, ekintzailetzaren mundua eboluzionatuz joan da eta unean uneko gizartearen beharretara egokitu da, sozialagoa eta ingurumenaren aldetik jasangarriagoa den negozioetara igarotzeko premian arreta jarriz.

Follow by Email
RSS