Eraldaketa Digitala

Bidasoa Biziriketik Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean dihardugu ETEen lehiakortasuna hobetzeko, horien eraldaketa digitala bultzatuz. Testuinguru honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Re-think Industry  jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Gipuzkoako industriaren topagunea, gure lurraldeko ETEek eraldaketa digitalean izandako esperientzia arrakastatsuak bertatik bertara ezagutzeko, baita eraldaketa digitalak maila indibidualean eta kolektiboan proposatzen dituen erronkak ezagutzeko ere. Re-think Industryk lagundu nahi du etorkizuneko Gipuzkoako ETEa lehiakorra, erresilientea eta fidagarria izan eta merkatuan lidergo-gaitasuna eduki dezan, enpresei eraldaketa digitalaren prozesuan urrats bat harago ematen lagunduz, hainbat eremutan esperientziak partekatuz eta ekosistemaren funtsezko eragileak identifikatuz.

Noiz: 2022.03.31

Non: Kursaal Kongresu Jauregia (Donostia)

Ezagutu jardunaldiari buruzko informazio guztia rethinkindustry.eus webgunean.

 

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS