Enpresarean Azoka 2022

2022ko Enpresarean Azokarako izen-ematea zabalik

“Etorkizuneko lan munduari begirada partekatua. Pertsonen ongizatea eta industria adimenduna aztergai”. Horixe izango da aurtengo azokan hizpide izango dugun gaia. Ezegonkortasun eta eraldaketa garai honetan lan munduan abiatu diren estrategia, adibideak eta ikasitakoak partekatuko ditugu. Dagoeneko prest dugu egitaraua.

Azaroaren 3an izango da azoka, Hernaniko Orona Ideon, Bai Euskarari Elkarteak antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletzarekin. Ohi bezala, hitzaldiak, solasaldiak, adibide praktikoak eta ekintzaileentzako tartea izango dugu: Arin-arin lehiaketa.

Ekintzaile gazteei zuzendutako lehiaketa da eta bertan, parte-hartzaileek euren proiektua aurkeztu behar dute. Modu laburrean eman behar dute proiektuaren azalpena, horretarako, hiru minutu baitituzte. Bai Euskarari Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osatutako epaimahaiak hautatuko du irabazlea eta gailentzen direnek 2000 €ko saria jasoko dute. Parte hartzeko bete beharreko baldintzak, izena emateko formularioa eta gainerako xehetasunak, honako esteka honetan dituzue: https://enpresarean.eus/info/ikusi/enpresarean-azoka-2022/arin-arin-lehiaketa-2022

 

Nahi izanez gero, aurreko azokan parte hartu zutenen aurkezpenak kuxkuxeatu ditzakezue hemen: Enpresarean

 

Noiz: Azaroak 3, osteguna

Non:  Orona Ideo (Hernani) (mapa ikusi)

 

EMAN IZENA

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS