Mubil Mobility Awards 2023

Oinarri hauen xedea da sari hauek arautzea: «Mubil Mobility Awards» (hemendik aurrera MMA).

Mubil estrategiaren helburua da Euskadi, mugikortasun berrian eta energia metaketan, industri erreferente bihurtzea nazioarte mailan. Estrategia hori mugikortasun berriaren poloan gauzatzen da, topaketarako, elkarrekintzarako eta integraziorako espazio-ekosistema bat, non aukera berriak sortzen baitira. Agertoki horretan, berrikuntza bihurtuko da estrategia eta lehiakortasun faktore enpresak eta gizartea garatzeko.     

Testuinguru horretan, MMAek saritu nahi dituzte gutxienez prototipatze fasean dauden inpaktu handiko teknologietako proiektuak. Fase horretan egoteak esan nahi du badagoela bideragarria den gutxieneko produktu bat edo eredu bat (irudikapena, erakustaldia edo simulazioa), identifikatutako arazoa konponduko duena eta Mubil estrategiaren jarduketa eremuekin lerrokatuta dagoena. Zehazki:

Mugikortasun konektatua.

Mugikortasun autonomoa.

Mugikortasun partekatua.

Mugikortasun elektrikoa.

Erlazionatutako azpiegiturak.

EPEA: 45 egun naturalekoa izango da, dagokion deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.  •  GAO  •  (info +)

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS