Oinarri hauen helburua da «Mubil Mobility Awards» (aurrerantzean, MMA) sariak arautzea.
MUBIL estrategiaren helburua da Euskadi, mugikortasun adimendun eta jasangarrian eta energiametaketan, industria-erreferente bihurtzea nazioarte mailan. Estrategia hori mugikortasun adimendun eta jasangarriaren MUBIL Hub-ean gauzatzen da: topaketarako, elkarrekintzarako eta integraziorako espazio-ekosistema bat da eta, bertan, aukera berriak sortzen dira. Agertoki horretan, berrikuntza estrategia eta lehiakortasun faktore bihurtuko da, enpresak eta gizartea garatzeko.
Testuinguru horretan, MMAek saritu nahi dituzte gutxienez prototipatze-fasean dauden inpaktu handiko teknologietako proiektuak. Fase horretan egoteak esan nahi du badagoela bideragarria den gutxieneko produktu bat edo eredu bat (irudikapena, erakustaldia edo simulazioa), identifikatutako arazoa konponduko duena eta MUBIL estrategiaren jarduketa-eremuekin lerrokatuta dagoena. Zehatzago esanda:
- mugikortasun konektatua
- mugikortasun autonomoa
- mugikortasun partekatua
- mugikortasun elektrikoa
- erlazionatutako azpiegiturak
📅 EPEA: 2026/06/19




Comentarios (0)