
Aurtengo edizioan Gidoia Berridazten: Zer kontatuko du zure enpresak bihar? izenburupean komunikazio gaiaren erpin ezberdinak landu nahi ditugu.
Azokaren egitarauaren zati bat Arin-arin lehiaketara bideratzen da. Ekintzaile gazteei zuzendutako lehiaketa da eta bertan, parte-hartzaileek euren proiektuak aurkeztu beharko dituzte. Proiektuaren nondik norakoak azalpen labur batean jaso beharko dira, hiru minutuko tartea eskaintzen baitzaio proiektu bakoitzari.
Bai Euskarari Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osatutako epaimahaiak hautatuko du irabazlea eta gailentzen direnek 2000€ko saria jasoko dute.
Lehiaketan parte hartu ahal izateko baldintzak ondorengoak dira:
- Komunikazioarekin lotura izatea.
- Proiektu berritzaileak izatea.
- Gipuzkoan aurrera eraman ahal izatea.
- Proiektua euskaraz aurkeztea.
- Proiektuarekin lotutako informazioa eta euskarriak euskaraz izatea. Euskararekin batera, beste hizkuntza batzuk ere baliatu ahalko dira.
- Webgunea eta sarean dagoen informazioa euskaraz egon beharko da.
Eta honakoa baloratuko da:
- Goian zehaztutako baldintzak betetzen diren.
- Parte-hartzaileen aurkezpenen nondik-norakoen argitasuna.
- Proiektuaren koherentzia.
Bai Euskarari Elkartea
Martin Ugalde Kultur Parkea
20140, Andoain (Gipuzkoa)
☎️+34 943 59 21 48
📱+33 603 49 43 65
info@baieuskarari.eus / info@enpresarean.eus




Comentarios (0)