DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN GASTUAK
ESKOLA MATERIALA IRUNGO ESTABLEZIMENDUETAN EROSIAK 2026EKO EKAINAREN 19TIK IRAILAREN 30RA:
*Idazteko materiala eta suntsigarriak:
– Idazteko tresnak, koadernoak, orriak, Marrazketa Teknikorako materiala, informatikako kontsumigarriak…
*Suntsigarria ez den materiala:
– Testu liburuak, koadernoak, sailkatzekoak, artxibatzekoak, estutxeak, kalkulagailuak, konpasak, motxilak, testuliburuak (Testuliburuak eta Material Kurrikularraren Kudeaketa Solidariorako Programakoak eta digitalak barne), separadoreak,…
*Eskolako jarduerako beharrezkoak diren janzteko artikuluak:
– Eskolako uniformea, mantalak, betaurrekoak edo lentilla zuzentzaileak, arropa eta kirol-oinetakoak gorputz-heziketa egiteko; Udal honek Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleentzat antolatutako igeriketa-ikastaroan parte hartzeko beharrezko elementuak barne.
*Eskulanetarako elementuak:
– Arte Hezkuntzarako, Hezkuntza Plastikorako eta Bisualerako, Teknologietarako edo Musikarako (argizariak, olio-pinturak, pinturak, pintzelak…) eskulan elementuak
Kanpo geratzen dira eskola-kuota, arropa eta oinetako orokorrak, eguzkitako betaurrekoak, kirol-diziplina bateko kirolmaterial espezifikoa, ekipo informatikoak, hardware.
DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA, BIZIKIDETZA UNITATEAREN ERRENTAREN ARABERAKOA
Bizikidetza unitatearen diru-sarrera gordinak (€)
30.500,00 arte: 160 €/ikasleko
30.500,01 – 44.500,00: 125 €/ikasleko
44.500,01 – 58.500,00: 100 €/ikasleko
58.500,01tik aurrera: 0 €/ikasleko
📅 EPEA: 2026/09/30
- 1. IRUN TXARTELA ESKAERA / SOLICITUD DE LA IRUN TXARTELA
- 2. LAGUNTZA ESKAERA / SOLICITA LA AYUDA
- Deialdiaren info. DLDN-an / Info. de la convocatoria en BDNS
- Deialdiaren laburpena GAOn / Extracto de la convocatoria en BOG
- VIDEOTUTORAL EXPLICATIVO: ayudas para la compra de material escolar: solicitud




Comentarios (0)