Oinarri hauen xedea, Hondarribiko Udalak 2026an Euskararen sustapenerako emango dituen dirulaguntzak arautzea da eta eskatzeko epea maiatzaren 21etik aurrera irekia egongo da irailaren 15a arte.
Norentzat
- A lerroa • Udan 16 urtetik beherako ikasleentzat euskara ikastaroak antolatzen dituzten Hondarribiko ikastetxe guztiek: 9.800 €.
- B lerroa • Euskara sustatzeko ekintzak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarte edo taldeek: 10.000 €.
- C lerroa • Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten 16 urtetik gorako herritarrek. Baita autoikaskuntza ikastaroak, Barnetegietan ikastaroak edo Unibertsitateek udan euskaraz euskal kulturari buruz antolatutako ikastaroak egin dituzten herritarrek: 22.000 €.
- D lerroa • Establezimenduko edo lanerako ibilgailuko errotulua euskaratzen dutenek: 3.000 €.
- E lerroa • Webguneak euskaraz jartzen dituzten elkarte, enpresa eta abarrek: 2.000 €.
- F lerroa • Aisialdiko begirale edo zuzendari zein kirol entrenatzaile ikastaroak euskaraz egin dituztenek: 5.000 €
📆Epea: 2026/09/15





Comentarios (0)