Ekintzaile-komunitateaEkintzailetzaTeknologiaTopaketak

Euskal Encounter 34k BEC berrikuntzaren, teknologiaren eta kultura digitalaren topagune nagusi bihurtuko du berriro

ZER DA EUSKAL ENCOUNTER-A?

Euskal Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala da, non esperientziak elkarbanatu eta egun gutxi batzutan informatikarekin loturik dagoen edozer ekintzatan murgiltzeko asmoa baitute.

80. hamarkadaren azkenaldera izan zuen hasiera mugimendu honek Europako iparraldean, hots, Norbegia, Danimarka eta Alemania bezalako herrietan. 2026an estatuko partyrik zaharrena bere hogeita hamalaugarren ediziora iritsiko da.

.

  • 4.096 ordenagailu sarean konektatuta.
  • 70 Gbps-ko Internet konexioa.
  • Bilbao Exhibition Centre-ko 50.000 metro karratu baino gehiago erabiliak.
  • 4 egun ekinean.
Euskal Encounter 34k BEC berrikuntzaren, teknologiaren eta kultura digitalaren topagune nagusi bihurtuko du berriro

• Uztailaren 23tik 26ra, Estatuko LAN party handienak 4.000 ordenagailu baino gehiago eta 5.000 parte-hartzaile inguru bilduko ditu. Horrez gain, sormenari, berrikuntzari eta dibulgazio teknologikoari eskainitako ia 200 jarduera, lehiaketa eta gune izango dira.

• Openguneak, doako sarbidea duen espazioak, adimen artifizialari, konputazio kuantikoari, zibersegurtasunari, bideo-jokoei, 3D inprimaketari, hezkuntza-teknologiari, elkartasun-ekimenei eta publiko guztientzako beste hainbat gairi buruzko hitzaldiak, tailerrak eta erakusketa-eremuak eskainiko ditu.

• 34. edizioaren babesleak Euskaltel Fundazioa, Eusko Jaurlaritza (SPRI Taldearen bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundia dira. BBK Fundazioak eta Euskaltelek ere babesten dute ekitaldia.

Edizio honetan, STREAMING atalean, ANA EGUIAZABAL gure lagun maiteak parte hartuko du, komunikatzaile eta pertsona handia baita. 🥰.

👉 EGITARAUAN INTERESA IZAN EZKERO, HEMEN KLIKATU

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.

Te puede interesar