Irungo Udalak, Bidasoa biziriken bidez eta Irun Ekintzan Garapen Ekonomiko eta Enplegurako Itunaren barruan, 8 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailer teknologikoen programa antolatu du Gabonetan. Abenduaren 28tik urtarrilaren 5era bitartean bi tailer egingo dira, adin-tarteen arabera banatuta eta parte-hartzaileen mailara egokitutako edukiekin. Adi egon, laster irekiko baita izena emateko epea!
Bidasoa bizirikek EDIT proiektuaren emaitzak aurkeztu ditu: Produktuaren Pasaporte Digitala 160 enpresa baino gehiagori hurbildu zaie
Berrikuntza, Egungo gaiak eta berriak, Ekintzaile-komunitatea, Teknologia




Comentarios (0)