Laguntzak helburu askotarikoak dira: Herri edo eskualde mailako hedabideak edota haien erantzule diren elkarteak; ikus-entzunezkoetan euskararen erabilera bultzatzea; udaletan euskararen normalkuntza programak garatzeko laguntza, eta abar.
Erabaki honen bitartez aipatutako diru laguntzak arautzeko oinarri berriak onartzen dira, baita diru laguntza horien 2013ko deialdia ere.
Horiek horrela, diputatu nagusiak proposatuta, eta eztabaidatu ondoren, Diputatuen Kontseiluak,
ERABAKITZEN DU
Lehenengo: Onartzea jarraian ageri diren diru laguntza lerroen oinarri arautzaile orokorrak, baita horietako bakoitzaren berariazko oinarriak ere, erabaki honen I. eranskinean jasotzen direnak:
1. Euskarazko aldizkako argitalpenak.
2. Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak.
3. Euskarazko ikus-entzunezkoak hedatzeko proiektuak.
4. Euskararen erabilera soziala normalizatzeko udal planak.
5. Itzulpen praktikak egiteko bekak.
6. Gipuzkoan euskaraz emititzen duten toki telebistak.
7. Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz hedatzeko proiektuak.
Comentarios (0)