Merkataritza jarduerak eta zerbitzuak Irungo hirigunera biltzen joan diren heinean, ingurukozonaldeetan jarduera horietarako beharrezkoak diren azpiegiturak galduz joan dira.
Joera hori aldatzeko, zonaldeak berreskuratzeko, eta herriko biztanleentzat kalea eta auzoa erakargarri bihurtuko lituzkeen merkataritza jarduera eta zerbitzu berriak kokatzen laguntzeko asmoarekin Udalak K-Biziak Proiektua jarri du abian. Proiektu honekin gainbehera dauden zenbait hiri-zonaldetan merkataritza jarduerak jartzen laguntzen da.
Oinarri hauen bidez, zenbait kale-zatitan lokalak alokatzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen da. Kale horiek honako hauek dira: Hondarribia, Pinudi, Serapio Mugika, Aureliano López de Becerra eta Jose Egino dira. Eta enpresa sortu berriek edoestablezimendu ireki berriek –lehentasunez- ondoren zehaztuko diren alorretan Alde Zaharrekoak eta San Migelekoak jotzen dituztenak:
- Artea
- Kultura
- Birziklapena
- Bigarren eskukoak
- Artisautza
- Teknologia
- Kirola
- Enpresa-aholkularitza
- Industria sortzailea



Comentarios (0)