EuskaraGarraioLaguntzakMerkataritzaOstalaritza

Euskara arloko dirulaguntzak emateko deialdia • 2026

Oinarri hauen xedea, Hondarribiko Udalak 2026an Euskararen sustapenerako emango dituen dirulaguntzak arautzea da eta eskatzeko epea maiatzaren 21etik aurrera irekia egongo da irailaren 15a arte.

Norentzat

  • A lerroa • Udan 16 urtetik beherako ikasleentzat euskara ikastaroak antolatzen dituzten Hondarribiko ikastetxe guztiek: 9.800 €.
  • B lerroa • Euskara sustatzeko ekintzak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarte edo taldeek: 10.000 €.
  • C lerroa • Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten 16 urtetik gorako herritarrek. Baita autoikaskuntza ikastaroak, Barnetegietan ikastaroak edo Unibertsitateek udan  euskaraz   euskal kulturari buruz antolatutako  ikastaroak egin dituzten herritarrek: 22.000 €.
  • D lerroa Establezimenduko edo lanerako ibilgailuko errotulua euskaratzen dutenek: 3.000 €.
  • E lerroa Webguneak euskaraz jartzen dituzten elkarte, enpresa eta abarrek: 2.000 €.
  • F lerroa • Aisialdiko begirale edo zuzendari zein kirol entrenatzaile ikastaroak euskaraz egin dituztenek: 5.000 €

📆Epea: 2026/09/15

👉 Deialdiaren ezaugarriak

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.

Te puede interesar