BerdintasunaLaguntzakProiektuak

Emakunderen 2027ko laguntzak: Berdintasun-planak eta diagnostikoak egiteko aholkularitza

Deialdi honen helburua da enpresek, entitate pribatuek, kooperatibek eta irabazi-asmorik gabeko entitateek 2027an Emakundek homologatutako aholkularitzak kontratatzeko dirulaguntzak ematea

Ebazpen honen xedea da enpresei, entitate pribatuei, kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko entitateei zuzendutako dirulaguntzen oinarriak eta deialdia arautzea, 2027an zehar Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak homologatutako aholkularitza-enpresak kontratatzeko. Aholkularitza-entitate horiek laguntza teknikoa emango dute emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoa egiteko, berdintasun-planak diseinatzeko eta 20 prestakuntza-ordu emateko, edo laguntza teknikoa emango dute erakunde eskatzaileak onartutako berdintasun-planetan jasotako neurriak ezartzeko.

Aipatutako laguntza tekniko bakoitzak bi dirulaguntza-lerro izango ditu, eta II. eta III. Kapituluetan arautuko dira, hurrenez hurren.

a) Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko eta berdintasunaren arloko prestakuntza emateko laguntzak.

b) Entitate eskatzaileak dagoeneko onartu dituen berdintasun-planetan jasotako neurrien ezarpena.

Bi laguntza-lerro horiek bateraezinak dira elkarren artean, eta entitate eskatzaileak bata edo bestea aukeratu beharko du.

 

📆 Epea: 2027/01/13

👉Informazio guztia eta tramitazioa

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.

Te puede interesar