Eskualdeko 19 eragile turistikok Euskadi Turismo Kode Etikoarekin duten atxikimendua berritu dute

Irunen, 2023ko urriaren 20an.- Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik-en bitartez, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoarekin bat egiten dutela aitortzen duen ziurtagiria eman diete gaur eskualdeko 19 eragile turistikori, Basquetour Turiamoaren Euskal Agentziak egiten duena. Ekimen honen helburua turismo eredu arduratsu eta iraunkorra garatzen laguntzea da.

Sari horiek emateko ekitaldia gaur eguerdian izan da, Hondarribiko Villa Magalean hotelean, eta bertan izan dira urtean zehar ekimen horrekiko konpromisoa berritzeko lanean jarraitu duten erakundeetako ordezkariak. Haiekin batera Miguel Angel Páez Bidasoa bizirik-eko presidentea eta Estitxu Urtizberea lehendakariordea izan dira.

Bere agerraldian, Paezek "eskualdeko eragile turistikoek kalitatearekin eta jardunbide egokiekin duten konpromisoa" azpimarratu du, "urtero bisitatzen gaituzten pertsonei zein eskualde honetan bizi garenoi mesede egingo digun turismo jasangarriko eredu baten aldeko apustu partekatua islatzen baitute". Ildo horretan, "zorionak eman behar dizkiegu eragile turistiko horiei, komunitateari onura gehiago ekarriko dizkion turismoa ulertzeko modu bat bultzatzeko konpromisoa erakutsi dutelako".

Bestalde, Estitxu Urtizbereak adierazi duenez, "helburua da eskualdean kalitatezko-turismo eta hasangarria sustatzea, bai gu ezagutzera datozenentzako, baita bertan bizi direnentzako ere".
Bidasoa bizirik-ek ekimen honetan duen zeregina turismo-industria arduratsua eta iraunkorra garatzen laguntzea da, prozesu honetan inplikatutako eragileek hartutako konpromisoak eguneroko jardunean aplika ditzaten bultzatuz.

Protagonistak

Kode Etiko hau jaso duten enpresak ondorengoak dira: Villa Magalean Hotel & Spa, Bidatour, Ekoetxea Txingudi, Parking Jaizubia, Marei Azafatas, Iketetxe landa etxea, Navegavela, Jolaski, Hondarribiko Kontserbak, Atalaia Jatetxea, Oiasso Museoa, ETH Irun Hotela, Atalaia Hotela, Jauregui Hotela, Europa Pentsioa, Aitana Hotela, Feel Basque Country, Kayak Basque Country, Goiznabar Nekazalturismoa eta Bidasoa bizirik agentzia bera.

«Espiritu berritzailea ikastetxe honen berezko zerbait da, eta hori bultzatuko dugu»

Juncal Amunarriz, Bidasoa Institutuko zuzendaria. Alberto Arranz aurrekoaren ustekabeko irteerak Lanbide Heziketako erreferente horren buru izatera eraman du Amunarriz.

Iturburua: DV - Iñigo Morondo - IRUN. - Larunbata,  urriak 21 -2023, 22:45

[caption id="attachment_27411" align="alignright" width="431"]bidasoa_eus Juncal Amunarriz, ikastetxeak sartu berri duen mekanizazio-diseinuko makina berri batekin batera. MORONDO[/caption]

Azken urteotako zuzendari Alberto Arranz Tekniker zentro teknologikora joan izanak beste pertsona bat buru jartzeko beharrean utzi zuen Bidasoa Institutua. Argi zegoen egungo Zuzendaritza taldeko norbait izan behar zuela, eta elkarri begira zeuden une horretan, Juncal Amunarriz Ikasketa buruak pauso bat aurrera eman zuen. Duela bi hamarkada sartu zen irakasle, eta hemen eraiki du bere irakaskuntza-karrera, Laneko Prestakuntza eta Orientabidea emanez, LHko espezialitate guztietarako zeharkako irakasgaia. Kudeaketa-ardurak hartzen hasi zenetik, eskola gutxiago eman ditu, eta orain, zuzendaria denez, bat ere ez.

– Ikasgelaren falta sumatzen duzu?

– Eskola ematea gustatzen zait. Nire bokazioa irakaskuntza da. Gustura emango nituzke, baina oraintxe bertan ezinezkoa da. Zuzendari izateak lan handia ematen du, hori banekien, baina benetan lanpostura sartzen zarenean, are gehiago dela konturatzen zara. Eta nik ez daukat Albertok zuen esperientzia, eta horrek eragiten du gauza batzuek berari kostatzen zitzaiona baino denbora gehiago ematea.

–Ziur gustura lagunduko dizula.

– Bai, hala esan zidan berez. Dena delakoarekin deitzen badizut, lagunduko didazu edo konponduko duzu. Badakit behar denerako dagoela, inplikatutako pertsona delako eta zentro honengatik edozer egiten duelako.

– Zein da zure gain hartu beharreko erronka nagusia?

Follow by Email
RSS