• Urtean zehar hainbat jarduera egin dira, guztiak presentzialak, kultura ekintzailea sustatzeko, ikasleak motibatzeko eta ekintzailetzari balioa emateko.
  • Beste behin ere, jardunaldietan beren esperientzia kontatuko dute lan munduan ekiten hasi diren ikasle ohiek.

 

Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik-en bitartez, eta CIFP Bidasoa, Plaiaundi BHI, Irungo La Salle BHI, Mendibil Prestakuntza Zentroa eta Tknika, Lanbide Heziketa Aplikatuaren Euskadiko Zentroarekin batera, hainbat jarduera antolatu dituzte maiatza hasieran, Pertsona Ekintzailearen Eguna dela eta. Horrela, Espiritu Ekintzailea Sustatzeko 2021-2022 Programari amaiera emango diote.

Urtero bezala, Bidasoa bizirik-ek hainbat saio antolatu ditu ikasturte honetan ekintzailetza sustatzeko, aurrez aurrekoak berriz ere eta segurtasun-neurriak errespetatuz beti. Jardunali hauei amaiera emateko Ekintzailearen Eguna ospatuko da. Miguel Angel Paezek, Bidasoa bizirik-eko presidenteak adierazi duenez, “saio hauen helburua da kultura ekintzailea sustatzea, ikasleak motibatzea eta ekintzailetzari balioa ematea. Gainera, hemendik publikoki aitortu nahi dugu bai ikasleek bai irakasleek urte osoan zehar egindako lana eta dedikazioa ekintzailetzaren inguruan”.

 “Ekintzailearen Egunaren” ospakizunarekin, eskualdeko lau prestakuntza-zentroetako ikasleek egunez egun sortzen eta hazten diren negozio berriek gizartean duten eraginari eta balioari buruzko gogoeta egitea bilatzen da. Era berean, ospakizun honekin “eskualdeko ekintzaileak omendu nahi ditugu, negozio-ideia bat aurrera atera dutelako. Horretarako, beste behin ere, ikasle ohiek beren esperientziaz hitz egingo digute, beren negozioa nola abiarazi duten azalduko digute eta etorkizunean negozio bati ekitea erabakitzen duenarentzako aholku baliagarri batzuk emango dizkigute” azaldu du Paezek.

“Indartsuago atera gara”

Bidasoa bizirikek “Bidasoan ekiteko bekak” programa jarri du abian, Ekintzaile-espiritua sustatzeko, talentua, berrikuntza eta sormena aldatzeko palanka gisa bultzatuz. Programa berri honekin, ekiteko motibazioak sendotu eta ekimen ekintzaile berritzaileak lagundu nahi dira, negozio-ideia definitzeko eta ekintzailetza eta berrikuntza soziala garatzeko prozesuan.

Bidasoa bizirikek “Bidasoan ekiteko bekak” programa jarri du abian, Ekintzaile-espiritua sustatzeko, talentua, berrikuntza eta sormena aldatzeko palanka gisa bultzatuz. Programa berri honekin, ekiteko motibazioak sendotu eta ekimen ekintzaile berritzaileak lagundu nahi dira, negozio-ideia definitzeko eta ekintzailetza eta berrikuntza soziala garatzeko prozesuan.

Follow by Email
RSS