16

aza / 2020

Euskadiko garraio-teknologia adimendunen kongresua

Topaketa telematikoa izango da, eta pertsonen eta salgaien mugikortasunari aplikatutako sistemen eta teknologien azken berrikuntzak ezagutaraztea du helburu.

Euskadiko garraio-teknologia adimendunei buruzko XI. kongresua azaroaren 26an eta 27an egingo da. Topaketa modu telematikoan antolatu du Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak, eta pertsonen eta salgaien mugikortasunari aplikatutako sistemen eta teknologien azken berrikuntzak ezagutaraztea du helburu, haien eraginkortasuna, iraunkortasuna eta segurtasuna hobetzeko.

Gipuzkoako Ganberatik zuzenean emango diren 16 hitzaldi izango dira, gai hauek jorratuz: mugikortasunaren eta azpiegituren kudeaketa; elektromugikortasuna; C-ITS maniobra eta zerbitzu kooperatiboak; monitorizazioa eta trazabilitatea; mugikortasun autonomoa; eta pertsonen mugikortasuna.

Topaketak Next Generation EU berreskuratze plan europarrak sektoreari eskaintzen dizkion aukerak ezagutzeko saio espezifiko bat izango du, eta lurraldeen arteko lankidetza sektorialerako aukera berriak aurkeztuko dira.

Izen emateak zabalik daude eta hizlarien artean Asimob, Ceit, Gipuzkoako Foru Aldundia, EMT Madril, Geograma, Gertek, Igarle, Indra, Ingartek, Interbiak, Kapsch, Mubil, PwC, Tecnalia eta Deustuko Unibertsitatea daude.

 

 
This entry was posted in Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Garraio - Transporte, Konferentzia, Topaketak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude