Hau da agindu honen xedea: komiki, nobela grafiko edo album ilustratuen formatuko liburu bat osatzen duten ilustrazioak sortzeko prozesuei dirulaguntzak emateko baldintzak iragartzea eta arautzea.
Proiektuek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute, hau da: orain arte garatu gabeak eta argitaratu gabeak. Ez dira kontuan hartuko bilduma baten parte direnak, aldizkako argitalpenetara zuzendutakoak, edo hasi eta amaitu egiten diren kapituluak
Epea: epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. ♦ info +