26

abe / 2017

Hazitek 2018 . Enpresa I+G bultzatzeko programa

Laguntza-erregimen hau itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak ematean datza Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko Proiektuak egin daitezen, lehia arloan bezala estrategia arloan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean, bai eta 2020rako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren barruko espezializazio esparruetan ere.

Epea: 2018/03/01

INFO +

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Enpresa-kudeaketa

26

abe / 2017

Elkartek 2018 – I. faserako deialdia. Arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza programa.(2018)

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea osatzen duten ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeek egindako Elkarlaneko Ikerketa sustatzeko emandako itzuli beharrik gabeko laguntzak, Euskadiko 2020rako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako espezializazio-esparruetan.

Epea: 2018/02/22

INFO +

 

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

18

abe / 2017

“2017-2018 Bidasoko Lanbide Heziketa zentroetan izaera ekintzailea sustatzeko programaren” lehen saioa Plaiaundi BHIn

Abenduaren 15ean hirugarren ekintzailetza sentsibilizazio jardunaldia ospatu genuen Plaiaundi Lanbide Heziketa institutuan, elkararteko sorkuntza lantegiarekin, bezeroaren arazoak identifikatzeko. Saioa “2017-2018 Bidasoko Lanbide Heziketa zentroetan izaera ekintzailea sustatzeko programaren” barruan dago. Proiektu honen bidez, Bidasoa bizirikek, eskualdeko Lanbide Heziketa zentroen laguntzarekin, Bidasoa LHII, Irungo La Salle eta Plaiaundi BHIrekin, ekintzailetza ikasgeletara eramatea du ardatz.

Goi-mailako graduetako lehen mailako ikasle guztiek tailerrean parte hartzeko aukera izan zezaten, dinamika bi saiotan banatu genuen. Tailerrak Bidasoa bizirik sustapenerako erakundeak eginiko aurkezpen orokor batekin hasi ziren, dinamikaren funtzionamendua eta egin beharreko zereginak azaltzeko. Ondoren, ikasleak seiko taldetan banatu ziren, eta taldekide orok bere rola izendatua zuenean, lanari ekin zioten ikasleek.

Lantegi honetan, ikasleak gogotsu aritu ziren lanean, eta oso ideia aberasgarrietara heldu ziren, hurrengo saioetan garatuko dituztenak. Lehen saio honekin amaitzeko, kontsumitzailearen jarreraren inguruko bideo labur bat ezarri zen, hurrengo zereginetara begira, ikasleek pista gehiago eta zehatzagoak izan ditzaten. Plaiaundin egingo dugun hurrengo saioa urtarrilean izango da.

 “Bidasoko LH Zentroetan Izaera Ekintzailea Sustatzeko Programa”ren baitan dago ekintza, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentuaren finantziazioa jaso du.

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak

17

abe / 2017

Nekazal ustiategi txi­kiak gara­tzeko diru lagun­tzen 2018ko deialdia (GFA)

nekazaritza bilaketarekin bat datozen irudiakOinarri hauen xedea da ustiategi txi­kiak abian jar­tzeko eta per­tsona susta­tzaile berri batek jarduerei ekiteko lagun­tzak ematea.

Epea: 2017/01/25

info +

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

17

abe / 2017

Nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen 2018ko deialdia (GFA)

nekazaritza bilaketarekin bat datozen irudiak

Lagun­tza hauen xedea da nekazari­tza ustiategietan inber­tsioak egitea.

Epea: 2017/01/25

info +

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

17

abe / 2017

Nekazari gazteek enpresak sor­tzeko lagun­tzen 2018ko deialdia. (GFA)

Farmer Baby Costume - Baby CostumesNekazari gazteek enpresak sor­tzeko lagun­tza hauen xedea da 41 urtetik beherako nekazari gazteen lehen instalazioa susta­tzea, nekazari­tzako ustiapenen titular edo titularkide gisa sar­tzeko: hau da, gazteek nekazari­tzako ustiapenen titularitatea lor­tze aldera, ustiategiak mar­txan jar­tzeko lagun­tzak ematea.
Epea: 2018/01/25

info +

logo_dipu_rural

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

16

abe / 2017

‘Fiskalitatea berritzeko ideiak’ lehiaketaren sari banaketa

Etorkizuneko zerga iruzurrari aurre egiteko ideiak

Saritutako ideiak

Lehen saria Alberto Rezolarentzako izan da. Aurkeztu duen ideiak, zerga iruzurrari aurre egiteko moduetan egon daitekeen paradigma aldaketa aurreratzen du. Horrela, pertsonak eta enpresak aztertu beharrean, zerga delituen arteko loturak arakatzea planteatzen du. Proiektuak elkarlanerako bideak proposatzen ditu, iruzur jarduerak hautematen dituzten algoritmo matematikoen erabileraren bitartez, zerga ihesa hauteman eta ikertzen dabiltzan pertsonekin. Etorkizuneko Ogasuneko ikuskariek izan dezaketen agertoki posiblea planteatzen du ideiak: “datuen ikertzaileekin” elkarlanean aritzea, hau da, matematikak, informatika… bezalako alorretako profesionalekin.

Bigarren saria, bere aldetik, Manex Serrak irabazi du. Bere proposamena zergadunek euren errenta aitorpenak egiterako orduan izan ditzaketen zalantzak argituko dituen euskarri berritzailea da. Gailu hau txat bat izango litzateke, gaur egun herritarrei arreta ematen dieten Ogasuneko zerbitzuak ematen dituen hainbat zerbitzu automatizatzeko aukera emango lukeena. Bere kabuz hainbat lan egin ditzaken adimen artifizialeko softwarea (bot) litzateke proiektuaren muina, hizkuntza naturala erabiliko duena, zergadunekin duen harremana errazteko. Gainera, euskarria pixkanaka martxan jartzeko prozesua ere proposatzen du: hasieran argitzeko errazak diren zalantzak argituko ditu gailuak eta, denborarekin, zailtasun handiagokoak gehitzen joango da.

albiste osoa irakurri

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Enpresa-kudeaketa, Sariak

12

abe / 2017

Irekia Gabonetan Hondarribian 12-17 urte bitarteko gazteentzako GazteTek tailer teknologikoetan parte hartzeko izen-ematea

Zerbait berezia egin nahi al duzu gabon hauetan? Errobotika, elektronika gustukoak al dituzu ala geldigaitza eta sortzailea zara? Orduan, aurten zorionekoa izango zara. Eman ezazu izena gabonetako gure tailerretako batean eta dibertitu zaitez ikasiz. Animatzen al zara gurekin disfrutatzera?

Hondarribiko Udalak, abendua eta urtarrilean gazteentzako formakuntza programa abian jarri du. Ekintza hauek, Hondarribia Abian, Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren Aldeko Planaren baitan antolatzen dira Bidasoa biziriken lankidetzarekin.

HELBURUA: Tailer hauen helburua, gazteengan ekintzailetza sortzailea eta sen ekintzailea piztea teknologia berrien erabileraren bidez da. Proiektua gauzatzeko, jarduera anitzak gauzatuko dira, hala nola, programazioa, bideo editatzea, edota elektronika eta robotika.

Jarduera hauek guztiak praktikoak izango dira, eta erabiliko diren tresna erabilerraz eta intuitiboek sortzaile gaitasuna garatzea ahalbidetuko dute. Gazteek beren tresna robotikoak (garabi edota robotak) sortuko dituzte; beren bideoklipen protagonistak bilakatuko dira…

ADINA: 12-17 urte. Leku mugatuak. 16 plaza tailer bakoitzeko.

NON: SAINDUKO Gaztelekuan

ORDUTEGIA: 9:00-13:00

TAILERRAK:

“LEGO ROBOT EV3” 20 ordu (abenduak 26-30)

Lantegi honetan gazteek Lego Mindstorm robota erabiliz, ingeniaritzaren munduan barneratuko dira, irtenbideak bilatuko dituzte ahalik eta zurruntasun handiena lortzeko, motorrak eta sentsoreak erabili eta programatuko dituzt. Azken finean, beren robotak programatzen ikasiko dute beraien artean lehian ibil daitezen.

 

“BE YOUTUBER”: 16 ordu (urtarrilaren 2-5)

Tailer honen bidez gazteak YouTubeko eduki sortzaile bihurtzea bilatu nahi da. Bideo bat grabatzerakoan argiztatzeak eta argazkigintzak duten garrantzia azpimarratuko da, audioaren grabazioa unean bertan egiten irakatsiko da, bideoak editatzen ikasiko dute… Gazte bakoitzeko kit eta ordenagailu bana.

IZEN EMATEA: https://app.hondarribia.eus/jarduerak/gaztetek

Gazteen Zerbitzua – Jabier Ugarte, 6 
943 644752 – gib@hondarribia.eus

Kategoria: Ikastaroak eta tailerrak

12

abe / 2017

Eusko Jaurlaritzak 10+MERKATARITZA BONUA kanpaina jarri du abian

Eusko Jaurlaritzak txikizkako establezimenduetan salmentak sustatzeko Gabonetako kanpaina martxan jarri duela jakinarazi nahi dizuegu. Kanpainaren izena 10+ MERKATARITZA BONUA da eta honakoa izango da bere funtzionamendua:

Parte hartzen duten saltokiei Eusko Jaurlaritzak 20 bono emango dizkie. Bono hauek dendan bezeroei salduko zaizkie erosketa egiten dutenean. Bezeroek 20€ ordainduko dute bono bakoitzeko eta 30€ko balioa izango du dendan egiten duten erosketan. Sortzen den 10€ko diferentzia Eusko Jaurlaritzak ordainduko du. Bezero bakoitzak gehienez bi bono erabili ahal izango ditu, hau da, 40€ ordaindu eta 60€ gastatu. Ezingo da bonoa denda batean erosi eta bestean erabili.

Baldintza guztiak betetzen direla ziurtatzeko, beharrezkoa izango da bonoan bezeroaren datuak ipintzea (horretarako espazioa izango du bonoak) eta egin duen erosketaren ticketa grapatzea bonoari. Erosketa ticket honek gutxienez 30€ko izan beharko du bono bakoitzeko. Bi bono erosketa berean erabiltzen direnean, bi bonoekin batera gutxienez 60€ko erosketa ticketa aurkeztu beharko da.

Kanpaina abenduaren 12an hasiko da eta urtarrilaren 5a arte iraungo du.

Saltoki moduan kanpaina honetan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea. Horretarako, atxikita bidaltzen dizuegun eskaera-orri originala sinatuta aurkeztu behar duzu gertuen duzun Merkataritzaren Bulego Teknikoan eta une horretan emango zaizkizue bonuak eta erakusleihoan jartzeko publizitate-kartela.

Eskaera orria deskargatzeko HEMEN SAKATU.

Kategoria: Azoka, Diru-laguntzak

11

abe / 2017

Langabeak kontrata­tzeko diru lagun­tzen deialdia 2017

Irunen erroldatutako langabezian dauden per­tso­nak kontrata­tzeko diru lagun­tzen 2017ko deialdia onar­tzen duen 2335/2017, azaroaren 30ekoa, Alkate­tza­ren ebazpena Lanbide Euskal Enplegu Zerbi­tzuko enplegua susta­tzeko tokiko ekin­tze­tarako diru lagun­tzak emateko deialdiko baliabide ekonomikoen bitartez (Euskal Herriko Agintari­tza­ren Aldizkaria, 2017/07/28).

Informazio gehiagorako: https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2017/12/11/e1708339.htm

 

Kategoria: Diru-laguntzak
Página 19 de 117« Primera...10...1718192021...304050...Última »