Gizarte-ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntzak

Xedea.

Agindu honen xedea Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren bidez, 2012ko ekitaldirako eman ahal izango dituen diru-laguntzak arautzea da. Laguntza horiek honako helburuak izango dituzte:

a) Langabetuak enpresaratzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara, bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa.

b) Besteen konturako lan-kontratua duten eta bazkideak ez diren jarduneko langileak enpresaratzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara, bazkide langile edo lan-bazkide gisa.

c) Desgaituak bazkide langile edo lan-bazkide gisa enpresaratzea. (Dekretoa ikusi)

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS