2013. urtean, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzak

Eusko Jaurlaritzaren web gunerako sarbidea1.– Agindu honen xedea 2013ko ekitaldian zehar ikus-entzunezkoen sorrera, garapen eta produkzioaren alde diru-laguntzak emateko deialdia egin eta horretarako baldintzak ezartzea da.

2.– Deialdi honetan ezarritako laguntzen gehienezko zenbatekoa guztira milioi bat laurehun eta laurogeita hamasei mila (1.496.000) eurokoa da, nahiz eta gehitzerik ere izango den, lehen xedapen gehigarrian ezarritako baldintzetan.

2. artikulua.– Laguntza-modalitateak.

Laguntza-modalitateak hona hauek dira:

1.– Proiektuen garapenerako laguntzak, II. kapituluan ezartzen diren baldintzetan.

2.– Ikus-entzunezko obren produkzio-modalitate hauei zuzendutako laguntzak, agindu honetako III. kapituluan ezartzen diren baldintzetan:

a) Zinemarako diren fikziozko film luzeak ekoizteko laguntzak.

b) Zinemarako animaziozko film luzeak ekoizteko laguntzak.

c) Sortze-dokumentalen produkziorako laguntzak.

d) Film laburren produkziorako laguntzak.

Informazio +

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS