DIRULAGUNTZEN DEIALDIA

Eskualdeko erakunde pribatu batek ematen dituen laguntza ekonomikoak jasotzeko aukera izan dezaketen enpresa berriak aukeratzen laguntzen du Bidasoa bizirikek.

LAGUNTZAK JASOTZEKO BALDINTZAK

Eskaera aurkeztu ahal izateko ezinbesteko baldintza izango da Bidasoa bizirikekin aholkularitza prozesu bat abian jarrita izatea.

 Enpresa onuradunak:

Eskaera hori aurkeztu ahalko dute, Bidasoa bizirikekin aholkularitza prozesu batean egon ondoren, honako baldintza hauek betetzen dituzten enpresek:

  • Izen soziala eta lantokia eskualdean duen enpresa izan behar da
  • Jarduera nagusiki industriala edo enpresei zerbitzuak ematekoa duena
  • 6 hilabetetik beherako antzinatasuna duena (jardueraren hasiera 2013ko urriaren 1etik)
  • Irizpideen balorazioan gutxienez 50 puntu lortu behar dira

Aurreko baldintza horiek betetzen dituzten enpresa interesdunek idazki bat bidal dezakete posta-elektronikoko helbide honetara, testu hau jarriz:

  • Parte hartu nahi dut eskualdeko entitate batek sustatzen dituen laguntzetarako Bidasoa biziriken laguntzarekin egingo den aurreaukeraketa prozesuan

Izena emateko muga-eguna: Apirilaren 30eko (asteazkena) 14:00ak

e-posta: empresas@bidasoa-activa.com 

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS