Nekazariek ekoizpen ekologikorako egiten duten lehenengo instalaziorako diru laguntzen 2014ko deialdia

Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak, Nekazari tzako eta Landa Garapeneko Zuzendari tzaren bidez, bere eginkizunen artean ditu, besteak beste, ingurumeneko baldin tzak zainduko dituen nekazari tza iraunkorra sustatzea: nekazaritza ekoizpenean ingurumena babesten eta espazio naturalak zaintzen dituzten metodoak sustatzea; eta metodo horiek erabiltzeak duen garrantziaz nekazariak ohartarazteko programak proposatzea, eta lurraldea antola tzen, ingurumena zaintzen eta landa ondarea gordetzen nekazaritzak duen eragina gizarteari ezagutzera ematea.

Jarduera lerro horretan, departamentuaren helburuen artean honako hau dago: metodo ekologikoak erabiltzen dituen nekazaritza eta produkzio integratua bultzatzea; eta, jardueraren alderdi ekonomikoa ahaztu gabe, ingurune naturala errespetatzen duen beste edozein teknika sustatzea.

Krisi egoerari aurre egiteko, sektore publikoak neurriak hartu behar dituela eta, dirulaguntzak ezartzea erabaki da, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazariek egindako lehenengo instalaziorako inbertsioak finantzatzeko: dela nekazaritza edo abeltzaintza ekologikoa ekoizteko ustiategien titular edo titularkide bezala; dela mota horretako ekoizpenean ari den elkarteko ustiategi bateko kide bezala. Dirulaguntza horien helburua da lurraren erabilera ez hain intentsiboa sustatzea, eskaintzaren eta eskaeraren arteko oreka handiagoa, ingurumenaren babes handiagoa eta landa gunea mantentzea lortu.

Aurkezteko epea: 2014. urriak 10

 Ikusi dekretua

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS