EUSKALGINTZA deialdia-2015: Gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia

Agindu honen xedea da gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko lanean diharduten pertsona fisikoek edo juridiko pribatuek 2015ean burutuko dituzten egitasmoei zuzenduriko diru-laguntzak arautu eta dei egitea (Euskalgintza deialdia).

Diruz lagun daitezkeen egitasmoak.

1.– Honako hauek dira, multzoka emanda, diruz lagun daitezkeen egitasmoak:

A multzoa: euskararen erabilera areagotu eta sendotzeko egitasmoak esparru ez formaletan, bereziki aisialdian garatzen direnak (aisialdiko begiraleen eskoletan euskarazko adarra bermatzeko egitasmoak, eta arlo horretan euskara integratzeko lagungarri izan daitezkeen ekimen berritzaileak, begiraleei zuzendutako prestakuntza eta material-prestakuntza, harreman-sareetan eta aisialdiko kirol ekintzetan euskararen erabilera areagotu, sustatu eta indartzeko egitasmoak…). Haur eta gazteei zuzendutakoak lehenetsiko dira.

B multzoa: euskaraz ez dakiten euskal herritarrak eta etorkinak euskarara hurbiltzeko helburua duten jarduerak eta egitasmoak.

C multzoa: euskararen familia bidezko transmisioa sendotzea helburu duten egitasmoak.

D multzoa: euskararen ondareari buruzko informazioa jaso, gorde edota digitalizatu eta hedatzea helburu duten egitasmoak (gehienez ere, 3 egitasmo diruz lagunduko dira, puntuazio altuena lortzen dutenak).

E multzoa: euskarari zuzenean lotutako alderdiak aztertzea helburu duten jardunaldiak (gehienez ere, 7 egitasmo diruz lagunduko dira, puntuazio altuena lortzen dutenak).

F multzoa: euskalgintzan ibilbide oparoa izateagatik nabarmendutako pertsonak edo elkarteak omentzeko egitasmoak (gehienez ere, 2 egitasmo diruz lagunduko dira, puntuazio altuena lortzen dutenak).

G multzoa: euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea helburu duten egitasmoak: irakurketa- eta idazketa-trebetasunak garatze aldera buruturiko jardunak, sariak, lehiaketak, idazleen eta irakurleen arteko topaketak eta literatura gidak (gehienez ere, 7 egitasmo diruz lagunduko dira, puntuazio altuena lortzen dutenak).

2.– Nolanahi ere, honako egitasmo hauek ez dute laguntza-mota honetan sarbiderik izango eta, ondorioz, kanpoan utziko dira:

a) Hiztunen artean euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin lotura zuzena ez duten ekintzak (hala nola, musika-emanaldiak, kantaldiak, dantzaldiak, bestelako ikuskizunak, herri kirolak, era guztietako jaialdiak, otorduak eta abar.).

b) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren gainerako deialdietan leku propioa duten egitasmoak.

c) Liburu-azoketan parte-hartzearekin eta estrategiekin zuzeneko lotura daukaten egitasmoak.

d) Enpresa edo elkarteen ohiko jardunaren edota produktuen berri ematen duten argitalpenak, eta zuzenean euskararen erabileratik ez datozen gastuak.

e) Hedabideen sustapenerako egitasmoak.

f) Laguntza-mota honetan sarbiderik izan arren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2015. urtean beste laguntza-mota batzuetatik diruz lagundutako egitasmoak.

g) Araubide orokorretan zein berezikoetan erabiltzekoak izanik, ikasketa-plan edo curriculumarekin lotura zuzena edo zeharkakoa duten ikasmaterial inprimatu, ikus-entzunezko edo elektronikoak gauzatzeko asmoz aurreikusitako egitasmoak.

h) Haur eta gazteen artean euskararen erabilera bultzatzea helburu duten egitasmo eta jarduerei dagokienez, eskola orduetan garatzen direnak.

i) Literatura lanen zabalkundea egite aldera liburuen edizioa helburu duten egitasmoak, bai paperezko edizioak zein bestelako formatuetarako egiten diren bertsioak.

j) Euskara ikasteko metodoak eta helduen euskalduntze alfabetatzearen eremuko jarduerak.

k) Lan munduan euskararen sustapena edota garapena helburu duten egitasmoak.

l) Ikerketak, itzulpenak eta urtekariak.

m) Dantza, ikus-entzunezkoak, antzerkigintza… sustatzea helburu duten egitasmoak edota euskalgintzarekin lotura zuzena ez dutenak.

n) Bi hizkuntza ofizialetan egindako argitalpenak.

ñ) Webguneak sortzeko eta elikatzeko egitasmoak.

Aurkezteko epea:

Eskabideak 2015eko urtarrilaren 7tik otsailaren 9ra arte, biak barne, egin ahal izango dira.

info +

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS