Entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan, 2015ean, euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak (LANHITZ)

Deialdi honen xedea entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2015ean euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko eta profesionalen elkargoetako kideek beren jarduera profesionalean euskara gero eta gehiago erabil dezaten diru-laguntzak emateko modua arautzea eta deialdia egitea da (LANHITZ).

 Deialdira bil daitezkeen jarduerak.

1.– LH1 multzoan: Euskaraz lan egiten duten profesionalen elkargoetako kideentzako euskarazko hizkuntza-trebakuntza, berariazko prestakuntza barne, betiere beren lan profesionalari zuzenean lotutakoa eta dagokion elkargoak antolatua eta bideratua. Ez dira diruz lagunduko sektore publikoan lan egiten duten kideen prestakuntza eta trebakuntza.

2.– LH2 multzoan: EAEn lantokiak dituzten entitate pribatuen lehen euskara-planaren diseinua eta kudeaketa-plana.

Interesa duen pertsonak edo entitateak lehen euskara-planaren diseinurako laguntza eska dezake lehendik laguntzarik jaso ez badu, ez diseinurako, ez kudeaketa-planerako.

Lehen euskara-planaren diseinua aurkeztuz gero, urteko kudeaketa-plana ere aurkeztu beharko du pertsona edo entitate eskatzaileak. Kudeaketa-plana garatzeko ekintzek 2015eko urtarrilaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra bitartean egindakoak izan behar dute

Denbora-barrutia eta eskabideak aurkezteko epea.

1.– Laguntza-deialdi honek 2015ean burutuko diren egitasmoak baino ez ditu kontuan hartuko. Hori dela eta, deialdi honetara jotzen duten egitasmoak gauzatzearen ondorioz eskaini, eman edo gizarteratu beharreko jarduerak, zerbitzuak eta produktuak 2015eko abenduaren 31 baino lehen eskaini, eman edota gizarteratuko dira.

2.– Laguntza-deialdi honetan parte hartu nahi duen orok izango du eskabide-orria aurkezteko aukera, 2015eko urtarrilaren 7tik otsailaren 9ra arte.

Info +

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS