Emaús Gizarte Fundazioak, EHNE-Bizkaiarekin lankidetzan, argitaratutako azken lanaren aurkezpena:_Ideia bati bizia emanez. Elikadura Burujabetzako esperientzia ekonomikoetan, bideragarritasun integraleko prozesuetarako tresna praktikoa_ izenburua duen eskuliburua

Material hau entitate eta pertsona desberdinen partaidetzaren ondorioa
da. Alde batetik, ekonomia solidarioan, ekonomia feministan eta
elikadura burujabetzan jarduten duten eragileena. Bestalde, bereziki
Euskal Herrian, baita estatu mailan eta Brasilen ere, elkarrizketatutako
ekimen ekonomikoena.

Gida honen helburua, agroelikadura sektorean esperientzia ekonomiko bat
martxan jartzeko asmoa duten, baina marko kapitalista batetik egin nahi
ez duten pertsona horientzat kontsultarako, orientaziorako eta
laguntzarako material batean bihurtzea da; edo dagoeneko martxan dauden
horientzat baina, beraien esperientzietan aldaketaren bat barneratzea
pentsatzen ari direnak (planifikazio edo kudeaketa tresnak, kontuan
hartzeko aldagaiak, etab.).

Nolabait esateko, agroelikadura sektorean enpresa txikien sorrerarako,
kudeaketarako eta eraldaketarako proposamen metodologiko bat izan nahi
du, Ekonomia Solidarioaren eta Ekonomia Feministaren ikuspuntutik.
Eskuliburuaren aurkezpen honetan, Maíra Cavalcanti Rocha izango dugu
lagun. Bera NESOLeko (Ekonomia Solidarioko Sao Paulo Unibertsitateko
Taldea, Brasil) kidea da eta, hain zuzen ere, esperientzien bilketan eta
lan esparruaren definizioan parte hartu du.

Aurkezpena urtarrilaren 27an izango da, arratsaldeko 6tan, Irun-eko
Ekocenter-ean (http://emaus.com/nuevaemaus/es-ES/mapa-ekocenter-tiendas
[1]).

aurkezpena

 

         

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS