SMART Gipuzkoa-Lurralde Adimen­tsua: Jarduera ekonomikoa susper­tzeko programaren 2015eko deialdia

diputacion foral gipuzkoa bilaketarekin bat datozen irudiakEnpresentzako, irabazi asmorik gabeko erakundeak eta I+G zentroentzako laguntzak, ikerketa eta garapen proiektuak bultzatzea dute helburu “smart” teknologien inguruan, enpresa gipuzkoarren aldetik. Smart teknologiatzat jotzen dira, IKTen erabilera intentsiboaz baliatuz, lurralde esparru jakin batzuk kudeatzeko soluzio eraginkorrak planteatzen dituztenak: Hiri barruko eta hiriarteko mugikortasuna, eraginkortasun energetikoa eta ingurumena, azpiegituren eta eraikinen kudeaketa eraginkorra, gobernua eta hiritartasuna, segurtasun publikoa, osasuna, hezkuntza, giza kapitala eta kultura, e-merkataritza… Proiektuak Gipuzkoan landu behar dira, eta eginkizun hauek izango dituzte: pertsonen bizi kalitatea hobetzen laguntzea; enpresen lehiakortasun baldintzak hobetzea; administrazioaren efizientzia hobetzea; eta, modu eraginkor batean, ingurumen iraunkortasunaren alde egitea.

Laguntzak: kostuen %35 (gehienez: 40.000 €). Eskatzeko epea: hilabete bat (martxoaren 4tik apirilaren 7ra arte).

info +

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS