Nekazariei errenta kontuekin lagunduko zaie

Aitorpena egiteko bulego berezia ipini da Oiartzunen sektore honi zerbitzua emateko

Iturburu: Deia. Domingo, 19 de Abril de 2015 – Actualizado a las 06:06h

Aurten ere Lurgintza kooperatibak nekazariei errenta aitorpena egiteko zerbitzua eskainiko die. Aste honetan hasi eta ekainaren 25a arte, astean bitan emango da zerbitzua Oiartzungo Mendiburu kaleko 5. zenbakian.

Astearte eta ostegunetan eskainiko da zerbitzua, goizez eta arratsaldez (9.00etatik 14.00etara eta 14.30etik 17.00etara). Aldez aurretik ordua eskatu behar da errenta aitorpena egiteko 943 811 431 telefonora deituta.

Oiartzungo baserritarrek ez ezik, Oarsoaldeko gainerako herrietakoek, Bidasoakoek, Buruntzaldekoek eta Donostiakoek ere bulego honetan jasoko dute laguntza Foru Ogasunarekiko kontuak argitzeko.

Bide batez, Lurgintzaren bidez egiten diren errenta aitorpenak ere euskaraz egin daitezkeela gogorarazi dute. Erronka Oiartzunen errenta aitorpenen %35 euskaraz egitea da. – A.M.

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS