Bidasoa Bizirik-en 2014ko memoriaren aurkezpena

Kolaborazioa eta Berrikuntza lehiakortasun enpresarialean, enpleguan, ekintzailetzan eta turismoan

 Irunen eta Hondarribian garapen ekonomikoa eta enplegua sustatzeko lan egin du aurten ere Bidasoa Bizirik-ek. Horretarako, enplegua, enpresak eta ekimen ekintzailea babesteko politikak bultzatu ditu, Bidasoaren garapen ekonomikoan eragiteko helburuarekin.

 Ondorengoak dira 2014ko datu adierazgarrienetariko batzuk: El Espaziok 16.000 pertsona baino gehiago hartu ditu, eskualdeko agentziaren laguntzarekin eta aholkularitzarekin  167 enpresa sortu dira, 380 enpresa aritu dira nazioartera zabaltzeko, eta berrikuntzan eta lehiakortasunean hobetzeko programetan. Gainera, 121.000 lagun hartu dituzte informazio turistikoko zerbitzuek.

 Kolaborazioa eta berrikuntza izan dira Bidasoa Bizirik-en jarduera gidatu duten lan lerro nagusiak, 2014.urtean politikak eta aktibitateak diseinatzeko eta martxan jartzerako orduan.

prentsaurrekoa

 Enplegua sustatzeko lana

 Enpleguari dagokionez, gaiarekin lotutako erakundeekin lankidetza eta sare enpresarialarekin harremana indartu ditu Bidasoa Bizirik-ek. Estrategia eta ekintza berritzaileak bultzatu dituzte elkarlanean, lan munduan sartu nahi duten pertsonen kokapena hobetze aldera. Horrela, formazio ekintzak garatu dituzte, hazten ari diren profil profesionalekin lotuta: zaintzarekin, sare sozialekin eta mugikorretarako aplikazioekin, adibidez.

 Frantsesean trebatzeko programa aurkeztu du Bidasoa Bizirik-ek. Eskualdearen kokapen geografikoa kontuan hartuta, hizkuntza garrantzitsua da lan munduan sartzeari dagokionez. Hiritar guztiei zuzendutako eta ekintzailetza berritzailea pizteko motibazio eta sormen aktibitateak antolatu ditu agentziak. Baita El Espazioren markoan sartzen diren tailer berritzaile ugari ere.

 Enpleguaren astek bi edizio izan ditu. Guztira 232 lan eskaintza sortu ditu. Lanbidek kudeatutakoak 162 izan dira. Bidasoa Bizirik-ek, 621 lanpostu kudeatu ditu guztira.

 Enpresari babesa

 Sare ekonomikoaren lehiakortasuna hobetzera bideratutako ekintzen artean, berrikuntzaren eta lankidetza enpresarialaren bultzada presente egon da. Aurten, ondorengo ekimenak aurrera eraman ditu Bidasoa Bizirik-ek: zerbitzu aurreratuetako enpresen arteko kolaborazio ekimena martxan jarri du (sare enpresarialari ezagutza ematen dioten enpresak dira), enpresa txikien nazioarteko harremanak indartzera bideratutako ekintzak egin ditu, eta berrikuntza mikro enpresetara eta enpresa txikietara hurbiltzeko programarekin aurrera egin du diagnostiko teknologikoen bidez. Lan lerro berriaren parte izan da energia diagnostikoen, aurrezte planen eta produkzio ekoeraginkorraren programa, betez ere nekazaritzako elikagaien industriaren sektorean, eta elikagaien merkataritza txikian.

 L’Agglomeration Sud Pays Basque-rekin elkarlana indartu egin da, mugaz gaindiko proiektu baten onarpenari esker. Lurraldearen lehiakortasunean hobetzeko aukera eman du. Bidasoa-Sud Pays Basqueko 6.000 enpresa daude jada Innov-Mugabe plataforman.

 Erabat Bidasoko Behatoki Urbanoak, bi argitalpen berri dauzka: Zerbitzu aurreratuetako enpresen katalogoa, eta Industriaren sektoreko azpikontratatzaileen katalogoa. Enpresen arteko harremanak indartzea da bien azken helburua.

  Pertsona ekintzaileen arteko elkarlana

 Ekintzailetzaren esparruan, pertsona ekintzaileen arteko elkarlana indartzea izan da aurtengo erronka handienetariko bat, Ekintzaileen Komunitatearen eta Ideiak Bizirik blogaren bidez. Pertsona ekintzaileen eta enpresa berrien topaketarako espazioa da. Intereseko informazioa aurkitu eta ezagutzak, ideiak eta esperientziak elkar trukatu ditzakete. 438 harpide ditu blogak.

 Enpresen 4 zentroek, kokapena erraztu diete 20 enpresa berriri. Horien arteko kooperazio mekanismoak sortzea ere badute helburu.

 Pertsona ekintzaileei zuzendutako baliabideetan berritzeak hainbat ondorio izan ditu: coworking gunea sortzea, finantziazio alternatiborako sistema sortzeko ikerketa martxan jartzea, edo proiektu enpresariala duten pertsonei moldatutako formazio jarduerak diseinatzea.

 Pertsona ekintzaileen babeserako eta aholkularitzarako lana funtsezkoa izan da, beste behin, negozio ideiak eta lurraldeko sare enpresarialaren parte izango diren enpresa berriak sortzeko.

  Kalitatezko turismo gehiago erakartzeko ekintzak

 Bidasoa eskualdeko garapen turistikoaren garapenerako ardatz nagusietako bat izan da eskualdeko eragile publikoen eta pribatuen arteko lankidetza. Ondorengo eragina izan du: lehiakortasunerako eta kalitate turistikorako proiektu ezberdinak, edo gastronomiarekin, nautikarekin edo negozioekin lotutako produktu turistikoak sortzea, edo sektore nautikoaren plan estrategikoa garatzea.

 Interneten dugun kokapena ere indartu dugu, Visit Hondarribia Irun plataformaren bidez, sare sozialetara loturekin. Bi hirien baliabide turistikoen  promozioa modu berritzailean egitea izan du helburu. 14.000 jarraitzaile izan ditu urte amaieran.

 Promozio turistikorako 7 jardueratan parte hartu du Bidasao Bizirik-ek, Foru Aldundiarekin eta Basquetour-ekin batera. Ficoban egindako sei azoka handitan ere izan da. Informazio turistikoari dagokionez, 83.168 bisita izan dira turismo bulegoetan, eta 38.000 baino gehiago web gunean.

 Nabarmentzeko moduko beste ekimenak

 2014an zehar aurrera eramandako beste bi ekimen azpimarratzea garrantzitsua da. Bidasoa eskualdean kolaborazioa eta berrikuntza indartzea dute helburu. “Krea Bidasoa, ekintzailetza, berrikuntza eta sormena” azokaren seigarren edizioa da horietako bat. Enpresen, pertsona ekintzaile eta sortzaileen, erakunde publiko eta pribatuen eta beste eragine batzuen topaketarako gunea da. Esperientzien trukaketa eta ekintzailetzaren, berrikuntzaren eta sormenaren eremuan azken joerak ezagutzera ematea du helburu.

 Beste ekimena, pertsonei zuzendutako zerbitzuen sektoreko enpresen eta profesionalen elkartea sortzea izan da. Bida osoa du izena. Enpresa horien hobekuntza eta Bidasoan estrategikoa den sektore horren indartzea du helburu.

 Aurten ere, Irun Ekintzan-ek eta Hondarribia Abian-ek garatutako ekintzetan parte hartu du Bidasoa Bizirik-ek. Enpleguaren eta ekonomiaren garapenerako Udalek egindako akordioak dira.

 Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren jardueran koordinazio eta garapen funtzioa ere bete du Bidasoa Bizirik-ek.

 Azken finean, lan etengabea egin du Bidasoa Bizirik-ek jarduera eremu ezberdinetan. Bidasoaren garapen ekonomikoa eta Irungo eta Hondarribiko enplegua sustatzea du helburu.

 2014ko mugaz gaindiko urtekari sozioekonomikoa

 Urteko informeak mugaz gaindiko urtekari sozioekonomikoa ere badakar, Erabat Bidasoako Behatoki Urbanoak egindakoa. Horri esker, populazio osoa, populazio aktiboa, langabezia tasa edo urtean egindako kontratuen kopurua edo eskualdeko sare enpresarialaren egitura ezagutu ditzakegu. Erabatek etorkizunerako eszenatokiak diseinatzea ahalbidetzen duten indikadoreak eskaintzen ditu. Horrela, politikak bidera daitezke, eta eskualdearen eta hiri bakoitzaren beharretara egokitutako erabaki berriak har daitezke.

 Datuek erakutsi dute populazioaren eboluzioan joera positiboa mantendu dela. 61.508 dira Irungo biztanleak, eta 17.077 Hondarribikoak. 2014ko langabezia tasaren eboluzioa aldekoa izan da, 2013arekiko jaitsiera txikia izan baitu.

 

Informean ikus daiteke kontratazioan ere, joera goranzkoa dela. Kontratu mugagabeetan hazkundea handia izan da (%28), baita gizarte segurantzan afiliazioak ere, azken urteotako jaitsieraren ondoren.

 Egitura enpresarialak estutuz jarraitu du, eta %1,1eko jaitsiera egon da establezimenduetan. Gipuzkoakoa eta EAEkoa baino txikiagoa da ehunekoa. Enpleguari dagokionean, Bidasoa eskualdeko sare enpresarialak 24.944 pertsonari ematen dio lana.

 

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS