Familiei zuzenduta laguntza eta Irungo merkataritzari zuzendutako babesa – 2015/2016 ikasturterako

FAMILIA UNITATEAREN BETEKIZUNAK

  • Diru-laguntzaren hartzaile den adingabeak eta eskatzaileak Irungo helbide berean erroldatuta egon behar dute laguntza eskatzen den eguna baino lehenago.
  • Adingabeak 1998tik 2009arteko aldian jaiotakoa izango da, biak barne, eta Derrigorrezko Hezkuntzako ikastaroetako batean (Lehen Hezkuntza eta DBH) matrikulatuta egongo da, EAEn edo beste Hezkuntza Sistema batean.
  • Diru-laguntzaren hartzaile den adingabearen aitak, amak eta edo tutoreak eskatuko du.

DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN GASTUAK

ESKOLA MATERIALA IRUNGO ESTABLEZIMENDUETAN EROSTEA 2015EKO UZTAILAREN 1ETIK IRAILAREN 30ERA:

  • Idazteko materiala eta suntsigarriak
    Idazteko tresnak, koadernoak, orriak, Marrazketa Teknikorako materiala, informatikako kontsumigarriak…
  • Suntsigarria ez den materiala:
    Testu liburuak, Koadernoak, sailkatzekoak, artxibatzekoak, estutxeak, kalkulagailuak, konpasak, motxilak…
  • Eskolako jarduerako beharrezkoak diren janzteko artikuluak
    Eskolako uniformea, mantalak, betaurrekoak edo lentilla zuzentzaileak, gorputz-hezkuntzarako arropa eta oinetakoak…
  • Eskulanetarako elementuak
    Arte Hezkuntzarako, Hezkuntza Plastikorako eta Bisualerako, Teknologietarako edo Musikarako (argizariak, olio-pinturak, pinturak, pintzelak…) eskulan elementuak

info +

ayuntamiento irun bilaketarekin bat datozen irudiak

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS