HONDARRIBIAKO UDALAK JAI NAGUSIETAKO I. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA ANTOLATU DU

Izena emateko epea ostiralean irekiko da BAZen eta 21ean itxiko Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak lehen aldiz Jai Nagusietako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du, merkatal dendei begira. Izenemateko epea ostiralean irekiko da BAZen, eta abuztuaren 21ean itxiko. “Merkataritza herriko biziaren partaide egin nahi da, eta ondoen apaindua den establezimenduari saria emango zaio” dio Maria Serranok, Merkataritza eta Turismoko zinegotziak. “Lehiaketa honen bidez herriko jaiak apaintzeko beste urrats bat eman nahi da. Erakusleihoen apainketak abuztuaren 31tik irailak 11 arte egon behar du, eta parte hartu ahal izango dute kalera ematen duen erakusleihoa duten establezimendu guztiek, baldin eta martxan baldin badaude”. Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan. Erakusleiho onenentzat hiru sari izango dira, 450, 300 eta 200 eurokoak. Serrano zinegotziak dei egiten die “merkatal denden jabeei lehiaketan parte har dezaten eta bere dendak apain ditzaten jaietako irudi eta koloreekin. Jaietan antolatzen dugun hau Gabonetan eta Inauterietan antolatzen ditugunei batu egin behar zaie, bertoko merkataritza indartzeko asmotan”. Argibide gehiago nahi baduzu: www.hondarribia.org

20158593354_I Eskaparate lehiaketa.pdf

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS