“2015eko landa eremuko ostegun ekintzaileak” izeneko egitasmoaren azken topaketa

hazi bilaketarekin bat datozen irudiakAzaroaren 19an, osteguna, landa eremuan espiritu ekintzailea sustatzeko jardunaldi bat egingo da Arkautiko Zalditegietan. HAZI Fundazioak, Euskadiko Landa garapenerako Elkarteekin lankidetzan, antolatzen duen “2015eko landa eremuko ostegun ekintzaileak” izeneko egitasmoaren azken topaketa da; orain arte 7 saio egin dira, eta 96 pertsonak parte hartu dute.

Topaketaren helburuak hauek dira:

  • Izaera ekintzailea bultzatzea: pertsona ekintzailea eta negozio ideia.
  • Pertsona ekintzaileak elkarrekin konektatzea eta sinergiak identifikatzea.
  • Ekintzailetza prozesu etengabearen esperientziak ezagutaraztea eta arazoak, erronkak eta ilusioak partekatzea.
  • 2015ean egindako bidea eta aurrerapenak aitortzea eta ospatzea. Parte hartzeko, azaroaren 16aren aurretik eman behar da izena.

PROGRAMA

9:00-9:15 ONGIETORRIA ETA JARDUNALDIAREN AURKEZPENA

9:15-10:45 BESTE FINANTZAKETA ITURRI BATZUK: BUSINESS ANGELS

10:45-11:00 KAFE ATSEDENALDIA

11:00–13:00 TAILERREN LEHEN SAIOA: Neure ni ekintzailea landuz

1goTAILERRA: Ausartzen al zara amets egiten?

2. TAILERRA: Ekintzaileentzako coachinga.

13:15 – 14:15 EGIN DAITEKE: EKINTZAILETZAKO ESPERIENTZIAK LANDA EREMUAN

14:30 – 15:30 PICNIC bazkaria

15:30 – 17:30 TAILERREN BIGARREN SAIOA: Nire negozio ideia lantzen

3. TAILERRA: Konexio eraikitzaileak: Networking.

4. TAILERRA: Ideiak alderatzen eta indartzen.

info +

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS