Kontrataziorako lagun­tzak eska­tzeko prozedura arau­tzen duten oinarriak. (Irungo Udala)

lanbide bilaketarekin bat datozen irudiak

Xedea.

Irungo udalerrian sustraituta dauden enpresei ohizko merkatuan langabe dauden, Irunen erroldatuta dauden eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbi­tzuan enplegu-eska­tzaile gisa izena emanda dauden per­tso­nen kontratazioa erraztea.

Onuradun gerta­tzeko betekizunak.

1.— Oinarri hauen xedeko lagun­tza­ren onduradun izateko, honako betekizun hauek bete beharko dituzte enpresek:

— Lantokiak Irungo udalerrian egon behar du. Irungo Udalak ofizioz egiaztatuko du dagokion establezimenduaren EJZ egoera.

— Proposatutako kontratazioak enplegu netoa sor­tzea ekarri beharko du kontratatutako per­tsona edo per­tso­nak sartu aurretixeko 3 hilabeteetan enpresan dagoen guztizko batez besteko plantillan. Horretarako, Gizarte Seguran­tzako Diruzain­tza Nagusiaren txos­tena aurkeztu beharko da, diru-lagun­tza­ren xedeko kontratua hasi aurretiko hiru hilabeetako eta diru-lagun­tza­ren xede den kontratuak irauten duen aldiaren gaineko batez besteko plantillari buruzkoa.        

— Enpresa kontratugileak egunean egon beharko du bere zerga-obligazioetan eta Gizarte Seguran­tza­rekin. Hori egiazta­tzeko, dagozkion ziurtagiriak erabiliko dira.

— Enpresa kontratugileak berariaz adierazi beharko du, ardurapeko adierazpen normalizatua izenpetuz, kontratazioa egiteko konpromisoa har­tzen duela, lan-alorrean eta lan-arriskuak prebeni­tze­aren alorrean indarrean dagoen araudia beteko duela eta kontratatutakoari bere zeregina egiteko beharrezkoak diren materiala eta jan­tzia emango dizkiola.

Kontratatutakoen betekizunak:

— Herrian erroldatuta egotea oinarri hauek argitara­tzen diren datan.      
— Langabe gisa eta enplegu-eska­tzaile gisa ager­tzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbi­tzuan. Hori egiazta­tzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbi­tzuaren ziurtagiria aurkeztu beharko du.   

— Ahaidetasun-loturarik ez eduki­tzea, alde batetik, ez enpresaburuarekin edo enpresa kontrola­tzen dutenekin, ez zuzendari­tzako karguekin edo, hala dagokionean, ez enpresa kontratugilearen Administrazio Kon­tseiluko kideekin, eta, bestetik, ezta haien ezkontideekin, ondorengoekin eta bigarren mailarainoko odolkidetasunezko edo ezkon­tza-ahaidetasunezko ahaidetasun-lotura duten gainerako ahaideekin ere.

info +

Aurkezteko epea: 2016/02/29

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS