INAUTERIETAKO KARTEL LEHIAKETA ANTOLATU DU KULTURA DEPARTAMENTUAK

Entregatzeko epea urtarrilaren 15ean amaitzen da eta BAZen egin behar da Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak 2016ko Inauteri¬etako kartel lehiaketa antolatu du, non edozein pertsonak parte hartu ahal izango duen. Erabiliko duten teknika librea izango da: mar¬goa, marrazkia, kollage, etab., lanek derrigorrez jatorriz¬koak izan beharko dute. Kartelen neurria 70 x 50 zmtakoa eta berti¬kala izango da eta neurri hauek betetzen ez dituzten lanak ez dira lehiaketarako onartuak izango. Karteletan derrigorrez ondoko lema azalduko da: “HONDARRIBIA – INAUTERIAK 2016”. Sailkatutako lehen kartelari 450,00 €ko saria emango zaio, eta bera izango da 2016eko Inauteriak ira¬gartzeko erabiliko dena. Lanak BAZen entrega¬tuko dira urtarrilaren 13, 14 eta 15ean, goizeko 9.00etatik 13.30tara eta 16.00tatik 18.00tara. Lanak jendaurrean jarriko dira otsailaren 1etik 14ra (biak barne), ARMA PLAZAn.

2015123010624_Inauterietako kartel lehiaketa.pdf

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS