2016ko IRUNGO INAUTERIETAKO KARTELA AUKERATZEKO LEHIAKETA

Irungo Udalak 2016ko IRUNGO INAUTERIETAKO kartela aukeratzeko lehiaketarako deialdia egin du, honako OINARRI hauek kontuan hartuta:

1.- Edozeinek parte hartu ahal izango du Lehiaketan.

2.- Parte-hartzaile bakoitzak obra bakarra ekarri ahalko du

3.- Tamaina: 70 cm x 50 xm (ez etzana).
Lanak euskarriz zurrun baten gainean muntatu behar dira, Arte Batzordeak baloratzeko eta, halakorik behar izanez gero, erakusgai paratzeko.

4.- Lanak egilearen jatorrikoak izan beharko dute, eta ezin dira izan lehiaketa honetan aurreko urteetan sarituak.

5.- Kartela iragartzeko testua honako hau izango da
IRUNGO INAUTERIAK 2016 CARNAVALES DE IRUN
Otsailak 4-9 Febrero

6.- Parte-hartzaileak irudi korporatiboa sartu beharko du, kontsultatu:
http://www.irun.org/imagcorp/default.htm
Irungo Udalak kartel saritu originalean agertzen den armarria aldatzeko edo ordezkatzeko eskubidea dauka, baita behin betiko konposizioan armarriaren kokapena aldatzekoa ere.

7.- 500,00 euroko sari nagusia emango da eta 150,00 euroko akzesit bat. Sariak ez dira bateragarriak izango. Sarien zenbatekoei PFEZren atxikipena aplikatuko zaie, indarrean dagoen legeak agintzen duen bezala.

8.- Aurkezteko epea: 2016ko urtarrilaren 12ra bitarte, 14:00ak arte.

9.- Aurkezteko lekua: Kultura eta Kirol Arloa (Urdanibia plaza, 6 -20304 Irun) 09:00etatik 14:00etara. Informazio-telefonoa: 943.50.54.11

10.- Identifikazioa: lanak goiburua dutela eta egilearen izenperik gabe aurkeztu beharko dira. Goiburu hori bera daraman gutun-azal itxi batean datuak sartu behar dira egilea nor den jakiteko, telefono zenbakia, helbidea eta NANaren zenbakia adieraziz.

AMAIA KZan jaso ahal izango dira lehiaketara aurkeztu eta saria irabazi ez duten lanak, 2016ko otsailaren 10etik martxoaren 23ra bitartean, 18:00etatik 21:00etara. Data hori igarotakoan, Udalak nahi duen bezala erabili ahal izango ditu jaso ez diren kartelak. Udalak ez du bere gain hartuko aurkeztutako materialak garraiatzean, manipulatzean, ikusgai jartzean, biltegiratzean edota antzekoetan izan ditzaketen kalteen erantzukizunik.

Actos Relacionados

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS