(SORGUNE Programa/Sormen lantegiak) Praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kultura gune independenteei 2016. urtean diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia

Xedea.

1.– Agindu honen xedea da kultura gune independenteek aurkezten dituzten jarduera-proiektuei diru-laguntzak emateko arauak ezartzea eta deialdia egitea. Halako kultura guneek, programa espezifikoak antolatuz eta horretarako diru-hornidura, azpiegitura eta egitura egokiak erabiliz, espazio, baliabide eta lankidetza eskaini behar diete pertsonei zein kolektibo sortzaileei, aukera izan dezaten sormen- eta ekoizpen-prozesuei ekiteko, betiere orientabidetzat hartuta adierazpen artistikoen berrikuntza, talentuak hautematea eta bultzatzea, partaidetzazko kudeaketa eta ingurunearekin harremanetan jartzea.

2.– Jarduera-proiektu horiek kultura- edo sormen-sektore bati lotuak izan beharko dute (ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, literatura, musika, antzerkia, zirkua, magia, bertsolaritza eta abar).

3.– Beren jarduera-proiektuetarako diru-laguntzak jaso ahal izateko, sormen-guneek baldintza hauek bete beharko dituzte:

– Euskal Autonomia Erkidegoko higiezinak izatea.

– Dagokien jarduera egiteko gaitasuna eta egokitasuna egiaztatzea, aurreko paragrafoan adierazten denaren ildotik. Horretarako, gutxienez, sorkuntza, ekoizpen edo erakusketarako gune egokiak izan beharko ditu, bai eta jarduerak egiteko behar diren baliabide teknikoak ere.

– Higiezina sormen-gune moduan kudeatzeko eta ustiatzeko eskubidea eskatzailearena izatea.

4.– Agindu honen ondorioetarako, honako hauek ez dira sormen-kultura gunetzat joko eta, hortaz, ezingo dute diru-laguntzarik jaso:

– Plataforma digitalak, nahiz eta haien eskura eduki jarduerak egiteko moduko guneak.

– Nagusiki prestakuntzara bideratutako eskola edo guneak.

– Helburu nagusia turismoa edo merkataritza duten guneak.

– Gizarteratzera bideratutako guneak, non alde artistikoa osagarria edo instrumentala den.

– Helburu bakarra artekaritza kultura duten guneak.

Epea: iragarki ateratzen denetik hilabete bat

info +

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS