Ekonomia Susper­tzen lagun­tzeko «Produktuaren berrikun­tza» programaren diru lagun­tzak_2017

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2015-2019 aldirako egin duen Kudeaketa Plan Estrategikoaren helburu nagusietako bat da ekonomiaren susperraldiari oinarriak jar­tzea, enpresen lehiakortasuna sendotuta. Izan ere, planak berak dio «Gipuzkoaren lehiakortasun eta garapen iraunkorrean etapa berri baterantz abia­tzeko eraldaketa ekonomiko eta sozialerako palanka bat dela».

Eraldaketa hori bul­tza­tzeko, Sustapen Ekonomikoko Plan bat definitu da, eta haren helburua da «enpresa gipuzkoarrei lagun­tzea, hobeak izan daitezen, produktu eta zerbi­tzu berriak sor ditza­ten, industriari eta gainerako sektoreei lagun­tza emanez, gure ekonomiaren etorkizuneko erronkei hel­tzeko». Gipuzkoaren testuinguru ekonomiko eta sozialaren analisia abiapuntu­tzat hartuta, eta kontuan hartuta testuinguru horretan azpimarragarriak direla lurraldeak duen izaera industriala, langileen kualifikazio maila eta ezagu­tzan eta berrikun­tzan oinarritutako ekosistema, Gipuzkoako Foru Aldundiak konpromiso hau har­tzen du: «ekonomiaren susper­tze­aren elementu aktibo bilakatu behar du, lehiakortasun faktore guztiak bul­tza­tzen lagundu behar du eskura dituen tresnen bitartez, bereziki, fiskalitatearen eta ekonomia susta­tzeko politika publikoen bitartez».
Iaz mar­txan jarri zen programa honen bidez produktu berrien merkatura­tzea azkartu nahi da, merkaturatu aurreko prototipo fasean dauden teknologia eta produktuak industriara bidera­tzeko moduko eta merkatuaren beharren araberako bihur­tzen lagun­tzen duten produktuak babestuz.
Aurten, programa berarekin jarraitu nahi da, proiektu bakoi­tzeko gehieneko kopurua murriztuz, eta horrela, enpresa gehiago diruz lagundu ahal izateko, baldin eta proiektuak benetan berri­tzaileak badira eta fase oso aurreratuan badaude, produktu berriaren merkatura­tzea berma­tzeko.

Eskaerak aurkezteko epea.

2.1. Eskaerak aurkezteko epea hilabete bat izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenba­tzen hasita. Epearen azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna balitz, hurrengo egun balioduna izango da azken eguna.

2.2. Proiektuek 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiak behar dute izan.

info +

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS