Ekin asteazkenetan: WhatsApp for Business

Urtarrilak 30   9:00-14:00

WhatsApp Business doako aplikazio bat da. Duela gutxi garatu da, bereziki, enpresa txiki eta ertainentzat. Aplikazio horrekin, enpresek eta negozioek beren bezeroekin harremanetan jar daitezke erraz, mezuak automatizatzeko, antolatzeko eta azkar erantzuteko tresnak erabiliz.

Lantegi honetan honako hau ikasiko dugu: WhatsApp Business kontu bat nola sortu, hura nola lotu telefono finkoko edo mugikorreko zenbaki batekin, profila nola pertsonalizatu eta gure bezeroekin edo erabiltzaileekin zuzenean nola jarri harremanetan -mugikorreko aplikazioen (Android eta iPhone) bidez, bezeroaren webaren bidez edo Windows edo Mac OSx-eko mahaigaineko APP-aren bidez-.

Horrez gain, komunikazio-kanal berriaren hartzaileekin komunikazio efektiboko estrategia bat ezartzen ikasiko dugu, segurtasunaren eta pribatutasunaren lege-alderdiak berrikusiko ditugu eta zenbait produktibitate-jarraibide ezarriko ditugu WhatsApp for Business tresnarekin.

EMAN IZENA

Leku mugatuak !

Irun Factory (José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 behea – Irun)

Informazio gehiago

SPRI logotipoa

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS