Tokiko merkataritza sustatzeko kanpaina: aparkatzeko deskontu bonuak

Martxoaren 8tik aurrera, hiriko saltoki eta ostatuek TAO guneetan eta Pío XII.eneko aparkalekuan doan aparkatzeko minutuak eman ahalko dizkiete bezeroei.

Saltokiek egindako eskaera bati erantzutea du helburu neurriak, eta 10.000 bonu ere banatuko dira.

Hiri Bultzadako ordezkari Miguel Ángel Páezek, hiriko merkatari elkarteetako arduradunek (Mugan-eko Tomás Maeztuk, Bidashopeko José María Lumbrerasek eta Yon Gallardok eta Behobiako Rubén Frailek) eta Merkataritza Mahaian parte hartzen duten merkatariek (Luis Camarerok) eta ostalariek (El Muro tabernako arduradun Jorge Iragorrik) lagunduta, tokiko merkataritza sustatzeko ekimen berri bat jakinarazi du asteazken honetan.

“Joan den urtean, garai bertsuan, Merkataritza Mahaia sortu zen, eta, aste honetan, Mahaiaren beste bilera bat egin dugu.Merkataritza sektorea sustatze eta garatze aldera beren esperientziak ezagutarazten eta beren iritzia ematen duten eragile publikoak eta pribatuak biltzea da Mahaiaren helburua.Hamar bat bilera egin ditu dagoeneko, eta baterako lana fruitu onak ematen ari da jadanik: atzo bertan, merkatariek berek Mahaiaren bueltan egin ziguten eskaera bati erantzuteko berrikuntza aipagarri bat aurkeztu genuen.Esperientzia pilotu bat da, Udalak saltoki txikietan erostea bultzatzeko etengabe sustatzen dituen gainontzeko jardueren ildotik datorrena”, adierazi du Miguel Ángel Páezek.

Esperientzia pilotua

Merkatariei atzo aurkeztutako ekimena esperientzia pilotu bat da: TAO guneetan eta Pío XII.eneko aparkalekuan aparkatzeko 10.000 deskontu bonu emango zaizkie nahi duten saltoki eta ostatu guztiei, bezeroen artean banatzeko.

Parte hartu nahi duten establezimenduek aurrez eman beharko dute izena kanpainan, telefonoz, Bidasoa bizirik-era (943509600 telefono zenbakira) edo Irungo Udaleko Sustapen Ekonomikoko Bulegora (943505338 telefono zenbakira) deituta, edo, idatziz, irunon@irun.org helbidera mezu elektroniko bat bidalita. Interesa duten saltokiei 40 bonu emango zaizkie, eta bonu bakoitza 50 zentimo balio duen denboran (gutxi gorabehera, 30 minutu) aparkatzeko bale bat izango da.

Zertan datza?

Martxoaren 8an hasiko da kanpaina, eta apirilaren 6an bukatuko, larunbatarekin. Bitarte horretan, kanpainan parte hartzen duten establezimenduek identifikazio kartel bat jarriko dute erakusgai, bezeroek doan aparkatzeko minutuak lor ditzaketela adierazteko. Printzipioz, erosketetan 20 euro gastatzen dituzten bezeroei emango dizkiete bonuak, baina saltoki bakoitzak bere irizpideen arabera banatuko ditu. Bezeroek bonuak lortutakoan, El Parking aplikazioan kargatu ahalko dituzte, kode bat erabiliz, erraz ?ezinbestekoa da app hori izatea bonuak trukatzeko?, eta, aplikazioak bonua irakurritakoan, bezeroek aplikazioan duten kontuko saldoa igoko du.

Zehazki, doako minutuak trukatzeko, QR kode bat eskaneatu beharko da, edo bonuan agertzen den kodea eskuz sartu, eta, aplikazioak kodea ezagututakoan, bezeroaren kontuan sartuko ditu minutuak. Alde horretatik, bonuen funtzionamendua Pío XII.eneko aparkalekuan sartzeko sistemaren antzekoa izango da, app horren bidez ere erregulatu baitaiteke sarrera.

“Praktikan, doan aparkatzeko minutuak eskaini nahi dizkiegu erosketak egiteko bertako saltokiak aukeratzen dituztenei, hiriko saltoki eta ostatuak bisitatu ditzaten bultzatzeko”, erantsi du Páezek.

Aipatutako aplikazioa doakoa da, eta Android eta iOS sistemetan erabil daiteke. Irunen, 2015. urtearen erdialdetik dago abian ?beste hiri batzuetan, aurrez ezarri zen?, eta, hari esker, erabiltzaileek beren telefonotik kontrola ditzakete aparkalekuko mugimenduak. Aukera erraz eta erosoa da, ordainketa telefonoz egiten baita eta ez baitago une oro esku dirua eduki beharrik. Gainera, saldoa metatzen duen “diru zorro” bat izateko aukera ematen du aplikazioak; bada, aukera horrek ematen dio bide doan aparkatzeko bonuak erabili ahal izateari.

Dagoeneko 80 establezimenduk baino gehiagok bat egin dute kanpainarekin, eta, kanpainako irudia ezagutarazteko eta ekimenaren beraren berri emateko, sustapen kartelak eta banderak jarriko dira hirian.

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS