Krea Bidasoa 2019

krea2019Begiratu programa eta eman izena!

 Krea Bidasoa: Berrikuntza Sormenaren eta Ekimena

Badator Krea Bidasoaren XI. edizioa. Gerturatu zaitez martxoaren 21an Ficoban zain izango dituzun hitzaldi, tailer eta berritasun teknologikoak ezagutzera.

  • 9:30-13:30: Elikadura-sektorean nola berritzen dugu produktuan eta zerbitzuan?
    Kook Company enpresaren 3D elikagaien lehen inprimagailu Oskook-en diseinu eta garapen teknologikoaren eta Basque Culinary Centerren ideiagintza eta sorkuntza prozesuaren esperientziatik abiatuta, gure enpresetara berrikuntza nola ekarri deskubrituko dugu eta praktikan jarriko dugu joerei lotutako produktu berri bat sortuz.
    Iñaki Muñoz Kook Company FoodTech Lab-eko CEO
    Anaïs Iglesias/ Juan Botero Basque Culinary Center, BCC Innovation.
    Ie team Consultores-en dinamizazioa
    Apirilaren 9an Basque Culinary Centerrera egingo den bisita batekin osatuko da tailerra.
  • 9:30-14:00: MAKER Objects MUSEORA bisita
    MAKER Objets MUSEOA DO IT YOURSELF unibertsoa ezagutzeko esperientzia desberdina, bitxi eta dibertigarria da. Bisita gidatua da, zeinaren bidez deskubrituko ditugun MAKER iraultza digitalaren sekreturik interesgarrienak. Har ezazu parte eta utzi ezazu egitearen poza deskubritu dutenek kutsa zaitzaten.
    Compagnie des Vents et Marées
  • 9:30-11:00: Lan taldeak industria-enpresaren eraldaketa digitalaren erronkaren aurrean
    Organizazio osoaren inplikazioa eta konpromisoa funtsezkoak dira eraldaketa digitalaren erronka lortzeko. Zer jarrera sustatu? Nola egin aurre organizazioan? Nola egokitu ekipoak eraldaketa digitalera?
    Florent Amion Vygon SAU
    Fundación Hospital Optimista Erakundeko presidentea.
  • 9:15-11:15:Murriztu ziberrerasoen inpaktua: enpresa txikiarentzako zibersegurtasuna..
  • 9:30-11:00: Zure bezeroekiko interakzioak bilaka itzazu errazagoak WhatsApp Business erabiliz.
    WhatsApp Business (Negozioetarako WhatsApp) doako aplikazioa da, enpresa gisa WhatsAppen presentzia edukitzeko modua ematen dizuna.
    Venan Llona
  • 11:00-11:30: Café y Networking “Emozioa eta burua” (Hipnosi saioa)
  • 11:30-12:00: 3D inprimatze azkarragoa eta merkeagoa galauts bidezko estrusio sistema berri baten bidez.
    Duela bost urte ikaragarri hitz egin zen 3D inprimagailuei eta horien promesei buruz. Fabrikazio gehigarria prozesuak hobetzen ari da enpresetan eta gure inguruko enpresa handi eta txikien arazoak konpontzen. Teknologia asko hobetu da eta orain ez dugu promesei buruz hitz egiten, orain egintzez ari gara.
    Ezagutu nahi dituzu?
    Aitziber Eizaguirre TUMAKER
  • 12:00-14:00: Gailu mugikorrak Makerrentzako tresna: sortu ezazu Smartphone batekin
  • 12:00-13:30: Garai nahasietan iragartzea.
    Inoiz baino errazagoa da iragartzea. Geroz eta plataforma eta bide gehiago dago edozein markaren eskura. Zure helburuak lortzeko gakoak eta biderik onenak ezagutu itzazu.
    Óscar Bilbao HEREDEROS DE ROWAN agentziako kideetako bat
  • 15:00-17:00: Nola aprobetxatu emozioak zure enpresak aurrera egin dezan
    Emozioen gestioan arreta jartzeak gatazkak konpontzeko gaitasun handiagoa lortzen edo kritikak onartzen laguntzen digu eta, halaber, bezeroaren arreta hobetzen, markatutako helburuak lortzeko ez etsitzen, motibazioa edo enpresaren produktibitatea handitzen. Tailer honetan ikusiko duzu nola eragiten duten emozioek egoera bat ulertzeko moduan eta, horrenbestez, une horretan bertan jokatzeko moduan. Emozionalki adimentsua izatearen balioa deskubrituko duzu.
    Ana Eguiazabal / Elena Aguirreche
  • 17:20: Powered by PechaKucha 2019.
    Proiektu berritzaileen aurkezpen dinamikoak PechaKucha formatuan: 20 irudi eta 20 segundu irudiko.
  • 18:30: Trebetasuna, zortea edo magia?
    Aritz eskualdeko mago gazte-gazte bat da, bere sorkuntza prozesuetan magia adimentsua erabiltzen duena. Bere trukuekin zur eta lur geratu nahi duzu? Zatoz Ficobara. Ez dizu huts egingo.

…Eta gainera ezagutu ahal izango duzu:

  • Maker zirkuitu teknologikoa eta beste produktu batzuk: Sonia Ruiperez, 4 urtaroak. 3Dberridi, imprimagailuarekin hegan. Tumaker, galautsaren edo pelletaren estrusio zuzena. Arplastic, menu eta ardo kartak banan-banan eginak. Surf Logic, neoprenozko lehorgailua. Accuro by Alcad, paziente-erizain komunikazio-sistema berria.
  • Hackathon Star ekintzaile prototipo teknologikokoa, lanbide heziketako ikastetxe hauen laguntzarekin izango den jarduera: Plaiaundi BHI, Bidasoa LHII, Irungo La Salle, Gipuzkoa Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa ingurunea Lurralde Oreka departamentua, MU, Teknika eta eskualdeko hainbat enpresa.
  • Bidasoko behategia Irudia eta edukiak berrituta, web berri hau berritasun, berri eta informazio eguneratuak enpresari eta erakunde guztien eskura eta, oro har, herritarren eskura jartzeko sortu da, eta adierazleak emateko, etorkizuneko agertokiak diseinatu, politikak birbideratu eta erabaki berriak hartu ahal izan ditzagun Irunen eta Hondarribiaren beharrak kontuan izanik.
  • DO IT YOURSELF! Ez dago gure MAKER TXOKOAN sartzea baino gauza dibertigarriagorik, non osagarri ezinhobeak aurkituko dituzun ZERORREK EGITEKO. Eraiki ezazu original, barroko edo minimalista, polit edo itsusi, egingarri edo ezinezko, eta PARTEKATU EZAZU. Sareak gure aliatuak izango dira. Egiten nahi zaitugu!

logos krea 2019

1 Iruzkinak

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS