Bidasoa bizirik eta Gaztenpresa Fundazioak sorrera berriko enpresen hazkundea laguntzeko hitzarmena sinatu dute

  • Mentoring programan parte hartzeko hitzarmena martxoaren 22an sinatu da
  • Sorkuntza berriko 10 enpresa aholkulari batekin elkartu dira haien negozioak sendotu eta hazten laguntzeko helburuarekin

Irun eta Hondarribiko udalak, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, gaur, 2019ko martxoaren 22an, Gaztenpresa Fundazioarekin kolaborazio, Laboral kutxako gizarte ekintza, hitzarmena sinatu dute Mentoring Programa garatzeko asmoarekin, sorkuntza berriko enpresa txikiei zuzendurik egongo dena.

Mentoring Programan esperientzia ekintzailea duten enpresari eta profesionalek urte batez, boluntario moduan, 35 urtetik beherako gazte enpresariak laguntzen dituzte haien lehen enpresa-esperientzietan, haien negozioak (urte 1 edo 3 urte arteko bizitza duten negozioak) sendotu eta hazten laguntzeko helburuarekin.

Lehen fasean Bidasoa bizirik eta Gaztenpresa, haien sukurtsal ezberdinen bitartez, programan parte hartzeko egokiak izan daitezken 3 urte baino gutxiago dauzkaten enpresak erakarri eta hautatuko dituzte.Guztira 10 enpresa aukeratuko dira. Ostean, aukeratutako enpresek mentoring prozesuaren inguruko formazioa jasoko dute eta, azkenik, mentoring prozesua aurrera eramango da.

Azken fase honetan aholkulariak eta pertsona ekintzaileak binaka elkartuko dira enpresa bakoitzeko enpresa-erronkei era indibidualean aurre egiteko. Banaketa egiterako orduan, ezagutzak eta esperientzia, izaera, denbora librea eta harremanaren arrakasta potentziala bezalako irizpideak kontutan hartuko dira.

Prozesu honetan hausnarketak binaka egingo dituzte, haien gaitasunen garapena indartu eta hazkunde pertsonal eta enpresa-hazkundea bultzatzeko. Azken finean, aholkulariek pertsona ekintzaileei haien erronkak antzeman eta horiei aurre egiten irakatsiko diete, haien kabuz irtenbideak topatzeko gai izan daitezen.

Bidasoa bizirik eta Gaztenpresa Fundazioak prozesuaren jarraipena edo monitorizazioa egingo dute eta, hiru hilez behin, bi atalak online bidezko ebaluazio bat egingo dute. Programaren amaieran, aukeratutako enpresa eta aholkulariekin aurrez aurreko bilera bat egingo da, bi aldeek haien esperientziak partekatu ditzaten.

Aholkularien irudia

Aholkulariak pertsona boluntarioak dira eta egokitu zaien enpresarekin bildu beharko dira enpresaren eboluzioa eta negozioaren garapenaren inguruan gogoeta egiteko. Gainera, estrategia eta helburuak finkatzen lagunduko dute eta eredu positibo moduan arituko dira. Hori guztia malguak izanda eta beste ikuspuntuetara zabalik egonda egin beharko dute, entzun eta behatzeko gaitasunarekin eta interes-gatazken sorrera ekidinez.

Gaztenpresa Fundazioa, YBS (Youth Business Spain) sarearen parte da eta  YBI-ko (Youth Business International) kidea da. YBI irabazi-asmorik gabeko erakundeez osaturik dago, 43 herrialdeetan presentzia du eta Bultz-Lan Consulting S.L. enpresarekin, Bidasoa Bizirik elkartearekin batera, aholkulari boluntarioak aukeratzeko arduradunak dira.

Parte-hartze saioak

2018ko azaroan prestakuntza saioak egin ziren enpresa eta pertsona ekintzaileak saio batean elkartu ziren formazio eta informaziozko saio batean. Bestetik, mentore rola hartuko duten pertsonak elkartu ziren. Saio horiek Irun Factoryn egin ziren.

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS