Euskararen eremu geografikotik kanpo zinema- eta literatura-arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako diru-laguntzak_2019

Diru-laguntza hauek emateko, honakoak hartuko dira aintzat:

Zinema: zinema alorreko eragileek (zuzendaria, aktoreak, ekoizleak, gidoigileak) nazioarteko zinemaldietan eta zinema-sariketetan parte hartzeko diru-laguntzak ematea, horietan euren filmen bat aurkeztu edo ordezkatzeko hautatuak izan direnean.

Zinemaldi edo sariketa horiek nazioartekotzat jotzeko ezinbestekoa izango da gutxienez hiru herrialdetako lanak programatzea.

Literatura: literatura sektoreko eragileek (idazleak, ilustratzaileak, itzultzaileak eta editoreak) literatura alorreko nazioarteko ekitaldietan parte hartzeko diru-laguntzak ematea, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, literatura-sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean.

Epea: 2019/10/31 edo krediua agortu arte ? info +

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS