Telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua. Aholkulari teknologikoen lantaldeak tresnen katalogo bat dauka, ezaugarri hauekin: errazak erabiltzeko, ezartzeko eta berehala erabiltzen hasteko, baliagarriak autonomo eta ETEentzat, erabilgarriak...

  • Diru-laguntza horiek pertsona horien kotizazioak eta errentamenduak ordaintzera bideratuko dira
  • Euskal Enplegu Zerbitzuak 3 milioi euro bideratuko ditu
Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio gaur Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak sortutako eta enpresaburu indibidualei eta autonomoei zuzendutako ezohiko laguntzen programa berri bati. Laguntza-ildo horren bidez, Gizarte Segurantzarako kotizazioen gastuetarako eta alokairu-errentetarako diru-laguntzak emango dira.

Finantzen Euskal Institutuak, Ogasun eta Ekonomia Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, iragarri du enpresei finantza-laguntza emateko lerro bat abian jarriko duela, Covid-19 birusaren pandemiaren ondorioz Euskadin deklaratutako osasun-larrialdiko egoeraren aurrean.

Gipuzkoako Bazkundea oso sentikorra da gure merkataritza-sektorea egun bizi duen egoera larriaren aurrean eta laguntza ekimen bat plazaratzea erabaki du Gipuzkoarrak gure dendetan eros dezaten online bidea erabiliz.  Horretarako Gipuzkoako Bazkundeak lurraldeko merkataritza-enpresen direktorio bat sortuko du euren salmenta aktibitatea etxez etxeko zerbitzu bitartez egin dezaketen merkatarientzat eta gertuko merkataritzaren aldeko mezu bat zabalduko du gure dendetan online bidea erabiliz kontsumitzeko. 

Ver las imágenes de origen2022ko urtarrilaren 1era atzeratu da Ticket BAIren hasiera Gipuzkoako Foru Aldundiak urtebete atzeratuko du Ticket BAIren hasieran, 2022ko urtarrilaren 1era, Covid-19ak eragin duen egoera dela eta. Gipuzkoan, 2021eko urtarrilaren 1ean zen hastekoa proiektua eta, hortik aurrera, gradualki joango zen hedatzen 2022ko amaiera bitartean. Gaur iragarritako erabakiarekin, ordea, prozesu osoa urtebete atzeratzen da. Zerga betebehar berri honek jarduera ekonomikoak egiten dituzten eta euskal zerga ikuskaritzako eskumenpean dauden zergadun guztiei eragiten die, 54.000 inguru Gipuzkoan.

Egun on. Normalean lan egiten dugun gure eskualdeko enpresen egoerari buruzko galdeketa egiten ari gara, COVID-19 delakoaren ondorioz bizi dugun egoera dela-eta izan ditzakezuen proposamen, eskaera edo beharren berri izateko, administrazioetara...

Egun on. Normalean lan egiten dugun gure eskualdeko enpresen egoerari buruzko galdeketa egiten ari gara, COVID-19 delakoaren ondorioz bizi dugun egoera dela-eta izan ditzakezuen proposamen, eskaera edo beharren berri izateko, administrazioetara...

Koronabirusak eragindako egoera ikusita, eta, horren ondorioz, jendeari aurrez aurreko arreta emateko gure zerbitzuak eten egin direnez, beste abisu bat eman arte, Bidasoa bizirikek albiste interesgarriak ematen jarraituko du bere webgunearen bidez. Ahal izanez gero, enpresak@bidasoa-activa.com eta ekintzailetza@bidasoa-activa.com mezuen bidez jar gaitezke harremanetan.
Follow by Email
RSS