Hurrengo irekiera: Ezohiko laguntza berri baten deialdia Laguntza horien jomuga COVID-19ak sortu duen osasun-krisia kudeatzeko xedearekin ezarri den alarma-egoeraren ondorioz beren jarduera eten duten norberaren konturako langileak edo langile autonomoak dira.

Ezohiko laguntza berri baten deialdia Laguntza horien jomuga COVID-19ak sortu duen osasun-krisia kudeatzeko xedearekin ezarri den alarma-egoeraren ondorioz beren jarduera eten duten norberaren konturako langileak edo langile autonomoak dira.

OHAR GARRANTZITSUA! Laguntza honen araudia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2020ko apirilaren 15ean argitaratuko da. Eskabideak 2020ko apirilaren 16tik aurrera aurkeztuko dira.

Xedea: Nola eman behar diren norberaren konturako langileentzako eta langile autonomoentzako laguntzak, zuzeneko galera ekonomikoa arintzea xede dutenak arautzea; laguntzen hartzaileek jarduera ekonomikoa etenda izan behar dute COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma egoera dela eta, eta laguntza hauek jarduerari eusten laguntzeko emango zaizkie

Aurrekontuko zuzkidura

3.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Onuradun bakoitzak gehienez,  3.000 euroko laguntza jasoko du.

Ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak osatzen dituzten bazkideen kasuan, dirulaguntza ez da inola ere 3.000 euro baino handiagoa izango kide guztientzat. Formula hau erabiliko da bazkide bakoitzari zer dirulaguntza dagokion kalkulatzeko: deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituen eskatzaile bakoitzaren partaidetza-ehunekoa aplikatuko zaie 3.000 euroei.
Diruz lagundu ahal izango dira gastuak.

a) Langile Autonomoen Araubide Berezian edo Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Araubide Berezian norbere konturako langile gisa eginiko kotizazioaren ordainketari dagozkion kuotak

b) Negozio-lokalen errentamendua, betiere baldintza hauek betetzen badira: ez izatea eskatzailearen etxebizitzaren zati edo beste enpresa batekin partekatutako eremu; ez egotea 2. mailarainoko odol- edo ezkontza-ahaidetasunik lokalaren errentatzailearekin; eta ez izatea errentatzaile diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide. Coworking-espazioak deialditik kanpo geratzen dira

a) letran aipatzen diren diruz lagundu daitezkeen gastuak alarma-egoera bukatu ondoko bi hilabeteei dagozkienak izango dira

b) letran aipatzen diren diruz lagundu daitezkeen gastuak 2020ko martxotik (hil hori barne) alarma-egoera bukatu ondoko bi hilabeteetara bitarteko aldiari dagozkionak izango dira

Zeharkako zergak ezin izango dira diruz lagundu, baldin eta berreskuratu edo konpentsatu ahal badira

Laguntza-eskaerak ebatziko dira aurkeztutako ordenaren arabera, aurrekontu-zuzkidura agortu arte. Aurrekontu-zuzkidura agortuz gero, erabakitzeko dauden eskabideei ezezkoa emango zaie, eta hori guztia jakinaraziko da Lanbideren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Lanbideren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez.

Ordainketa-modua:

Aldi bakarrean ordainduko da dirulaguntza, hura eman ondoren

Nori dago zuzenduta

Enpresaburu indibidual edo autonomoa

Eskakizunak:

  • Alarma-egoera bukatu ondoren, lan-jarduerari berriro ekitea, harekin jarraitzea, eta 3.1 artikuluan adierazitako kolektiboren batean mantentzea, lau hileko epean gutxienez, jarduera berriz ekiten zaionetik hasita
  • Esklusiboki aritzea dagokion jardueran, lau hilabetez, alarma-egoera bukatzen denetik hasita
  • Helburu berberarekin beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatutatik dirulaguntzak edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari
  • Dirulaguntza ematerakoan kontuan hartutako egoeraren bat, objektiboa edo subjektiboa, aldatu bada, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea
  • Gertaeraren batek funtsezko eran eragiten badio diruz lagundutako jardueren xedeari edo izaerari, horren berri eman beharko diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek, edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan itzultzeko edo zigortzeko prozeduraren bat hasi bada eta oraindik bideratzen ari bada, horren berri eman beharko diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari

 Ondasun-erkidegoko eta Sozietate Zibileko kideak, betiere diru laguntza norbere izenean eskatzen bada.

Betekizunak

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea
  • Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne
  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez
  • Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 17. artikuluan araututako aparteko prestazioaren titularra izatea, baldin eta haien jarduerak etenda geratu badira. Prestazio hori jarduera etenda izateagatik ematen zaie COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko alarma-egoeraren deklarazioaren eraginpean daudenei
  • Enpresaburua, banako profesionala edo Ondasun-erkidegoetako edo sozietate zibiletako kidea izatea
  • EAEn erroldatuta egotea eta benetan bizitzea
  • Enpresa-jarduerak EAEn izan beharko du egoitza soziala eta fiskala, eta lantokiak ere bertan egon beharko du
  • Negozio-lokal baten errentari izatea, betiere baldintza hauek betetzen badira: ez izatea eskatzailearen etxebizitzaren zati edo beste enpresa batekin partekatutako eremu; ez egotea 2. mailarainoko odol- edo ezkontza-ahaidetasunik lokalaren errentatzailearekin; eta ez izatea errentatzaile diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide. Coworking-espazioak deialditik kanpo geratzen dira.
  • Esklusiboki jardutea etenda geratu den jardueran
  • Helburu edo xede berarekin emandako beste dirulaguntzarik jaso ez izana
  • Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

Eskaerak nola aurkeztu:

Eskariak eredu ofiziala erabiliz aurkeztu beharko dira, egoitza elektronikoaren bitartez. Horretarako, http://www.lanbide.euskadi.eus webgunera sartu eta Lanbideko webguneko (www.lanbide.euskadi.eus) egoitza horretara eramango duen sarbide-lotura bat egongo da.

Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa:

a) Jarduera eteteagatik aparteko prestazioa ematea onartzen duen ebazpena; prestazio horren hartzaile izango dira COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko alarma-egoeraren deklarazioaren eraginpean dauden pertsonak.

b) Negozio-lokalaren errentamendu-kontratua

c) Hala badagokio , Ondasun-erkidegoa edo Sozietate Zibila eratzearen egiaztagiria

Laguntzak deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita eskatu ahal izango dira.

Eskariak jasotze-hurrenkeraren arabera aztertuko dira eta deialdian jasotako baldintzak betetzen dituzten guztiak hurrenkera berdin horretan onartuko dira ere, funtsak agortzen diren arte.

Eskaera eta dokumentazio gehigarria

(info +)

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS