Irungo udala txikizkako merkatariekin eta ostalariekin harremanetan jarri da, sektoreari laguntzeko neurriak zehaztearren

Irungo Udalak hiriko txikizkako merkataritzaren eta ostalaritzaren egoeraren berri jakiteko telefono bidezko zundaketa jarri du martxan, Bidasoa bizirik-en bitartez, laguntza neurriak zehazte aldera. Izan ere, alarma egoera ezartzeko dekretuek kalte gehien egin dieten sektoreetako bat da merkataritza eta ostalaritza, jarduera ekonomiko gehienak etn behar izan baitira.
Aste honetan, 900 dei egingo zaizkie hiriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduei. Guztira, Bidasoa bizirik-eko lan kontratudun zortzi langile arituko dira merkatari eta ostalariei telefono bidezko inkesta egiten, sektorearen erradiografia orokorra osatzeko. Informazioa zuzenean biltzea da helburua, gainontzeko entitateekin koordinatuta aurrez aurreko laguntza neurriak antolatzeko gero,Hona inkestaren barruko galdera batzuk: establezimenduek Internet edo telefono bidezko eskariei erantzuten dieten, fakturazioan jaitsierarik nabaritu duten, zer enpresa mota diren, jarduera eteteagatiko ohiz kanpoko prestazioa eskatu duten, zenbat langile dituzten, enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienterik eskatu duten… Era berean, telelanari eta beronen ezarpenari buruz galdetuko da.
Bestalde, informazioa emateko baliatuko dira deiak; zehazki, Bidasoa bizirik-ek inkestak aipatzen dituen neurri eta laguntzei buruzko xehetasunak eskatzeko eta osatzeko jarri dituen kanalei buruzko informazioa. www.bidasoa-activa.com  y webgunean eta ekintzailetza@bidasoa-activa.com helbide elektronikoan kontsultatu daitezke informazio bide horiek.

Deien bilakaeraren eta emaitzaren arabera, datorren asterako, ondorioen atariko lehenengo balantzea bildu eta eduki nahi du Irungo Udalak.

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS