Irungo Udalaren Irun Aurrera Ekonomia eta Gizarte Sustapenerako Planak indargabetu egin nahi du egungo alarma-egoerak eta horrek familien ekonomietan zein enpresa-sarean izango duen eragin ekonomiko eta soziala. Irun Aurreraren esparruan, Pizgarri Ekonomikoaren atalean, Udalak presaz egituratu duen salbuespenezko neurrietako bat honako hau da: 1.- Autonomoei eta mikroenpresei zuzendutako laguntza ekonomiko bakarra eta berezia. Jarduera mantentzera, enplegura eta gastuak babestera bideratutako neurria, hala nola alokairua, gizarte eta langile-gastuak, NBEen gastuak, eta prebentzio eta higiene sanitarioko materialaren gastuak, eta aholkularitza-gastuak, kontsumoak (elektrizitatea, gasa, telefonoa, erregaiak, etab.) eta jarduerarekin lotutako beste batzuk. Bi ildorekin: 1.Ildoa 10 langile baino gutxiagoko autonomoak eta mikroenpresak, Irunen kokatutako jarduera ekonomiko baten titularrak, ixtera behartuta daudenak edo fakturazioan %75eko murrizketa egiaztatzen dutenak. 800 euroko laguntza. 2.Ildoa 10 langile baino gutxiagoko autonomoak eta mikroenpresak, Irunen kokatutako jarduera ekonomiko baten titularrak, irekita egon arren fakturazioan %50 eta %75 bitarteko murrizketa egiaztatzen badute; 500 euroko laguntza.

1.– Agindu honen xedea da Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak familiei laguntzeko berariaz hartu beharreko neurriak arautzea, premiaz erantzun ahal izateko Covid-19 koronabirusak familien ekonomian izan duen inpaktu ekonomikoari, haren hedapenak eragin duen osasun-krisia borrokatze eta kudeatze aldera, eta hura komunitatean transmititu ez dadin, hartutako jarduketen eta neurrien ondorioz.

Enpresa edo autonomoa bazara, zure zerbitzura gaude

Enpresa, langile edo autonomoen jarduera ekonomikoen inguruko informazio guztia zure esku jarri dugu eta prozesuan laguntzeko entitate sare zabala osatu dugu.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko departamentuak, Gipuzkoako erakunde sare zabalarekin batera, ziurtatu nahi dugu COVID-19ak eragindako egoeraren aurrean, enpresa, langile, zein autonomo guztiok eskuragarri dituzuela informazio, baliabide, tresna eta laguntza guztiak.

Pandemiaren eta alarma-egoeraren hasiera-hasieratik, Kontsumobidek bere web-eko informazioak eguneratu ditu, kontsumitzaileak informatzeko asmoz eta haien eskubideak babesteko eta defendatzeko asmoz. Web-ean argitaratutako informazio guztia orain web-gune berezi batean bildu du, www.kontsumobide.euskadi.eus/covid19eu —atariko orri nagusitik ere irits daiteke bertara—. 

Nekazaritza, elikagai, arrantza eta basogintza produktuak EAEtik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak 2020 Zenbait produktu EAEtik kanpoko merkatuetan sustatzea, zehazki elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten nekazaritza- eta elikagai-industriek...

Nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-sektoreei aparteko laguntzak, ekoizpen- eta merkataritza-jarduerei eusteko Covid-19ak eragindako alarmaren ondoriozko aldi baterako laguntzen-esparruaren babesean

Laguntzok itzuli beharrik gabeko laguntza gisa ezartzen dira, aldi baterako soberakinak izoztea edo antzeko teknika bat erabiliz kontserbatzea helburu dutenak. Produktuak fresko kontserbatzeko, enpresaren beraren instalazioak erabil daitezke, edo, bestela, hirugarrenen instalazioak. Honako produktu hauek lagunduko dira diruz:
Follow by Email
RSS